
Sagarrondoz inguratuta dago Petritegi, Astigarragako herrian, Euskal Herriko sagardoaren lurren bihotzean.
Petritegi baserrian 1558. urtea baino lehenagotik etenik gabe garatu den sagardo-jardueraren bilakaerak eman duen emaitza da gure sagardotegia.

Esperientzia gastronomiko berezi baten bidez bezeroak harrituta utzi nahi badituzu, Petritegiko txotxeko sagardoa aukeran duzu urte osoan.

Petritegik leku berezi-berezia eskaintzen dizu familiarteko bilkuretarako, urtemugetarako, bataioetarako, eztei bazkarietarako... Ikusi gure menu berezia, aukeratu gure jangeletako bat, eta jarri zure ospakizun egunerako data.

Enpresa-bazkariak, bilkurak nahiz ekitaldiak egiteko, jangela zabalak eta menu bereziak eskaintzen dizkizue Petritegik. Taldeekin dugun esperientzia luzea duzue berme.
PETRITEGI SAGARDOA Tel: 943 457 188 - 943 472 208 Fax: 943 452 469 Petritegi Bidea 20115 - ASTIGARRAGA (Gipuzkoa) Webgunea mapa