Berriak

Albisteak

Giza proba Jaia

Petritegi Astigarragako herri-kirola babestuz.  Euria egin arren Giza-Proba harrakasta handiz burutu zen.

Pasa den asteburuan burutu den Giza-proba Jaiak aurretik jarritako  helburuak aise bete ditu:  herriko 35 gazte kirol honetan parte hatzeko  mugitzea eta 3.200 kiloko harria mugituz marka esanguratsu bat ezartzea. Parte hartzaileek 18 plaza egitea lortu zuten. Marka pare gabea kontutan izanik eguraldiak ez zuela batere lagundu. Euriak plazaren egoera egokiena ez izatea bultzatu zuen eta ondorioz  ezin izan zen entrenamenduetan lorturiko 23 plazen marka lortu.

Giza-proba Jaiak ikusmin handia sortu zuen  herrian eta euria egin arren Astigarragako Foruen plaza guztiz bete zen.

Proba Astigarragako Udalak eta Petritegi eta Lizeaga sagardotegiek babestu zuten baita  Gipuzkoako Herri Kirolen Federakundearen babesa eta  aitormena ere. Baina errekorra ez zen posible izango, herrian   herri-kirola sustatzeko lan egiten duen Goldea Elkartearen ahaleginagatik izan ez balitz eta  Petritegi beti izango dute bidelagun.

 

" Bertso Afaria" Zozketa

Petritegiko datorren "Bertso Afarirako" 2 sarrera  zozketatzen ditugu.

Duela egun batzuk jakinarazi genizuen datorren maiatzaren 24ean  Bertso Afarira izango dugula Petritegin. Orain ,  afarira  dohainik etortzeko aukera eskeintzen dizugu.  III. "Bertso Afaria" izango da aurtengoa eta Jon Maia eta Aitor mendiluze protagonista izango dituen  edizio honetarako 2 lagunentzako sarrerak zozketatzen ditugu.

Parte hartzea oso erreza da, ondorengo esaldia kopiatu eta zure twiterrean elkarbanatu baino ez duzu egin behar.  Twitterrean osorik kopiatu behar duzu ondoren adierazten dugun moduan.

Bi sarreren zozketan parte hartu dut #BertsoAfaria-rentzat @Petritegi-n http://bit.ly/10xfLiF

Ez ahaztu lotura  gehitu eta  jarraipena egiteaz  mezu zuzen baten bitartez  adieraziko bait dugu zozketaren emaitza.  Gaurtik hasi eta osteguna 23:00ak arte parte hartzeko denbora duzu. Irabazlea nor izan den  maiatzak 24 ostiral goizean bertan iragarriko dugu. Zeren zain zaude tuiteatzen hasteko??

Zorte on danoi!!

 


Tweets &Txotx - Internet Eguna 2013

Maiatzaren 17a Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Mundu Eguna da, hau da, Internet Eguna. Egun horrek garrantzi berezia du Internet erabiltzaileen tokiko eta nazioarteko elkarteentzat eta Internet Society erakundearentzat.
2013ko edizio honetan, Internet & Euskadi elkarteak konektibitateak (baita landa inguruneetan ere), berrikuntzak eta hezkuntzak Interneten eta teknologia berrien erabilera arduratsua egiteko abiapuntu gisa duten garrantzia gogoraraztea proposatzen du.

Nazioartean maiatzaren 17an ospatuko den 2013ko Internet Egunaren harira antolatutako jarduerak egun bat lehenago hasiko dira, alegia, maiatzaren 16an, osteguna. Egun horretan, teknologia berritzaileenek, azken joerek (Datorrena ekitaldian bezala) eta Internetek bat egingo dute twitter-en erabilerarekin, Tweets & Txotx ekitaldian. Hain zuzen ere, arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera ekitaldiari, Petritegi sagardotegian. Eros ezazu zure sarrera barrabarra webgunean.

Tweets & Txotx ekimenak Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen laguntza jaso du, eta Petritegi sagardotegira egindako bisitaldia eta hainbat gairi buruzko hitzaldi laburrak (3Dko inprimagailuak; Wifi konektibitatea landa inguruneetan; cyberbullying fenomenoa, Ruth Salasen eskutik) uztartzeko aukera emango die bertaratzen direnei.

Bertso Afaria Petritegin 2013


 

Datorren maiatzaren 24 an  ospatuko den afarian ez da sagardoa izango  Petritegi sagardotegiko protagonista bakarra.  Urtero bezala gure egutegi barruan bertso afaria antolatu dugu.  Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina izan dira orain arte gure  sagardotegian bertsotan izan direnak eta oraingoan Aitor Mendiluze eta Jon Maia izango dira protagonista nagusi.

Aurten berritasun bezala kupeltegira bisita gidatua antolatu dugu. Ibildedean zehar sagardogintza prozesua eta honek izandako garapena ilustratzen duen ikusentzutezko dokumentu bat ikusi eta 500 urtetik gaur arterainoko gure baserriaren historia ezagutuko ditugu.

Amaieran sagardo kata bat burutuko da eta 20.30tan afaria. Ibilbide guztia bertsoek girotua izango da,  baita  kupel artea eta afarian ere.

Bertsoak sagardoaren kulturari lotuko zaizkio.

Bisita eta afariaren prezioa 29.50€-koa da. Nahi duenak erreserba egin dezake 943457188 telefonora deituz edota posta elektronikoz Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -en

 

 

Artikulu gehiago...

Hasiera
Aurrekoa
1

Bertso Afaria

Petritegi Bideoa

-

Berriak

  • Giza proba Jaia
    Petritegi Astigarragako herri-kirola babestuz.  Euria egin arren Giza-Proba harrakasta handiz burutu zen. Pasa den asteburuan burutu den Giza-proba Jaiak aurretik jarritako  helburuak aise bete ditu:  herriko 35 gazte kirol honetan parte hatzeko  mugitzea eta 3.200 kiloko harria mugituz marka esanguratsu bat ezartzea. Parte hartzaileek 18 plaza egitea lortu zuten. Marka pare...
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8