Libro de visitas

2012 / 3 / 22

Pasa den Martxoaren 22an , Alejandro Talavante toreatzaileari eskeinitako 2011ko Urrezko Maskorraren emate ekitaldia burutu zen Petritegi sagardotegian. Trofeo hau, Donostiako Udalak eskeintzen dio Aste Nagusiko Feriaren garaileari. Toreatzaile Kordobatarrak ekitaldiaren antolatzaile eta gonbidatuekin batera gure instalazioen bisitaldi gidatuan parte hartu zuen ohiko sagardotegi bazkariaren aurretik. Bertaratuek Petritegiko sagardoa  zuzenean kupeletatik dastatu ahal izan zutenTxotx-aren usadita jarraituz.

Alejandro Talavante, Ainara Otaño sagardogilea eta Petritegiko gerentea eta Marijose Merketegi Petritegiko Ekintza arduraduna, Petritegiko kupeltegian.

2012 / 3 / 8

Emakumearen Eguna ospatzeko, martxoak 8 ostegunean, Donostiako Ibaiertz eta Trintxerpeko Illumbe abesbatzek emanaldi bat eman zuten Donostiako Martutene auzoko elizan. Petritegi sagardotegian antolatu zuten afaria, eta bertara etorri ziran partaide guztiak, anaitasun ezin hobeaz gozatu zuten.

2012 / 3 / 7

"High Speed Machining" Nazioarteko 9. Konferentziko Afari Ofiziala Petritegi sagardotegian ospatu zen joan den martxoak 7. Konferentzi hau Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian garatu zen martxoak 7 eta 8n. Sagardotegira etorri ziran partaideak, Petritegiko bodegan geure kupeletako sagardoak dastatzeko aukera izan zuten. Afaria Donostiako aski ezaguna den Gaztelubide Elkarteko otxoteak alaitu zuen.

 

2011 / 5 / 24

Maiatzaren 24 asteartean Zurich Venezuela-ko enpresaren bisita jaso genuen Petritegi Sagardotegian. Convención 2011 barnean beraien 60. urtemuga ospatzen ari dira eta guregana etorri ziran sagardotegia ezagutzera. Otorduarez gain gure sagardoa dastatzeko aukera izan zuten kupeltegian.

2011 / 5 / 21

Maiatzak 21ean, larunbata, 6. GEDA kongresuko (Grupo de Especialistas en Dermatología de Avepa) afaria ospatu zen Petritegin. Kongresu hau AVEPA (Asociaición de Veterinarios Españoles especialistas en Pequeños Animales) elkarteak antolatzen du eta Donostian ospatu zen Maiatzaren 21 eta 22-an. Gure Sagardotegian izan zirenek ohiko sagardotegi menuaz eta Petritegiko Kupeltegiko sagardotegi giroz gozatu zuten.

Artikulu gehiago...

Hasiera
Aurrekoa
1

Denda On line

www.petritegisagardoa.com

Eguneratzeak:
  • 2009tik, Petritegik bere muztio eta sagardo guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendeko "Fraisoro" laborategian aztertzen eta kontrolatzen ditu.
  • 2010eko abenduan, Petritegi sagardotegiaren upeltegi nagusia berritu zen.

Berriak

  • Apuko Extrem
      Pedro Etxeberriak Txapela lortu du beste behin ere. Pasa den Maiatzak 5-ean Apuko Extrem Ultra Trail 85 km-ko lasterketan parte hartu  eta garaile suertatu zen. Zorionak Pedro!!
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8