Laguntzak / Babesak

Rally-Sprint

Petritegi Sagardotegiak "Euskadiko Rally-Sprint txapelketan" parte hartzen duen Joseba Mitxelena babesten du. Gure aldetik zorterik onena opa diogu. Aupa Joseba!!!

I Alevin Txapelketa

Petritegi Sagardotegiak C.D. Vasconia-k antolatu zuen "Aste Santuko I Alevin Txapelketa" babestu zuen. Txapelketa hau 2011. apirilak 21, 22 eta 23an burutu zen Aieteko futbol zelaian.

Erremontea

Erremonteko I. Sagardoaren Txapelketan lagundu du Petritegik. Txapelketa hori Hernaniko Galarreta Jai-Alai pilotalekuan izan da, otsailaren 19tik martxoaren 19ra, egun horretan jokatu baita final handia.

Sagardotegian, sarrerak ditugu gure bezeroentzat, prezio murriztuan.

Aupa erremontelari guztiak!

Txakur krosa

Petritegik Pedro Etxeberria zumaiarra babesten du txakur kroseko lehiaketetan, "Zura" txakurrarekin egiten dituen lasterketetan.

¡¡¡Aupa bikote!!!

Mundarro

Petritegi sagardotegia Astigarragako Mundarro kirol elkartearen babeslea da, 2007-2008 denboraldiaz geroztik.

Gure herrian kirol jarduera sustatzen aritzen den elkartea da, eta honako atal hauek ditu:

futbola, areto futbola, saskibaloia, pilota, bizikleta eta xakea.

Zorte on kirolari guztiei!

¡¡¡Aupa Mundarro!!!

Artikulu gehiago...

Hasiera
Aurrekoa
1

Denda On line

www.petritegisagardoa.com

Eguneratzeak:
  • 2009tik, Petritegik bere muztio eta sagardo guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendeko "Fraisoro" laborategian aztertzen eta kontrolatzen ditu.
  • 2010eko abenduan, Petritegi sagardotegiaren upeltegi nagusia berritu zen.

Berriak

  • Apuko Extrem
      Pedro Etxeberriak Txapela lortu du beste behin ere. Pasa den Maiatzak 5-ean Apuko Extrem Ultra Trail 85 km-ko lasterketan parte hartu  eta garaile suertatu zen. Zorionak Pedro!!
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8