Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Babarrun jatea eta sagardoa txotxetik!

2017.03.21 /

Esango bagenizue Tolosakoak direla ezagunenak, seguru asko jakingo zenukete zein produktutaz ari garen. Hain justu ere, babarrunez ari gara, Euskal Herrian oso errotuta dagoen jangai batez; gainera, oso ona da gorputzarentzat. Babarrunak aberatsak dira proteinetan, karbohidratoetan, zuntzean, mineraletan eta bitaminetan.

Jeneralean, egosita jaten dugu, eta, neguan zeozer jateko gogorik izaten bada, koilararekin jaten den platera izaten da. Horregatik, oraindik ere dasta ditzakezu babarrunak Petritegin bere sakramentu guztiekin zerbitzatuko dizkizugu: odolkia, saiheskia, txorizoa, aza eta piperminak.

Astez ematen ditugu, astelehenetik ostiralera, eguerdi guztiz, eta enkarguz  martxoaren 30 arte, udaberria hasi arte. Gainera, nahi duzuen guztiak etor zaitezkete, ez baita beharrezkoa talde batekoak izatea udazken-neguetan hain ohikoa den jaki on hau dastatzeko. Babarrun jana batentzat, birentzat, hirurentzat eta etortzen zareten guztientzat.

Babarrunari laguntzeko, txotxeko sagardoa har dezakezue, eta gero, sagardotegietako menuetan ohikoa den postrea izango duzue zain: gazta, irasagarra, intxaurrak, teilak eta zigarrotxoak. Eta hori guztia pertsonako 20 euroren truke. Zatoz Petritegiko babarrunak dastatzera!!!!! 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?