“Oinarrizko Petritegi" Bisita Guidatua
Ikuspegi orokor batetik sagardoaren mundura eta euskal sagardora gerturatuko gaituen bisita gidatua da: Petritegiko sagastiak, sagar mota ezberdinak eta hauen polinizazioa ezagutuko ditugu, baita sagardogintza eta beronen kontsumo eta salmenta ere.
Sagardotegiko leku ezezagunenak bisitatuko ditugu: sagastia, tolareak, kupeltegia eta baserria. Gainera Petritegin XVII. mendetik gaur egunarte sagardogintzak izandako garapena ilustratzen duen ikusentzunezko dokumentu bat ikusteko aukera izango da.
Gure familiaren, baserriaren eta sagardoaren historian barneratuko gara.
Bisitaren ondoren gure sagardoa dastatuko dugu txorixo hegosi pintxo baten laguntzaz.
Banakakoak helduak: 12€
7urtetik 12urtera: 3€
7 urte bainan gutxiagoko haurrak dohainik.
Taldeak (8 lagunetik gora): 10€
Asteartetik larunbatera: 11h / 12.30h / 16.30h / 18.30h
Igande eta jaiegunak: 11h / 12:30h
Aurretiko erreserba beharrezkoa: visitas@petritegi.com

Oharra: Bisita guztiak “Petritegi” eta “Petri” Eusko Label sagardoen kataz lagunduak izango dira, bai eta sagardotan hegositako txorixo pintxo baten laguntzaz ere.
Baldintza orokorrak:
Aurretiko erreserba egitea gomendatua.
18 urtez beherakoek sagar zukua dastatuko dute.
Bisiten iraupena ordubetekoa izango da.
Ajentzi eta Taldeentzako tarifak galdetu
BEZ barne.
PETRITEGI SAGARDOA Tel: 943 457 188 - 943 472 208 Fax: 943 452 469 Petritegi Bidea 20115 - ASTIGARRAGA (Gipuzkoa) Webgunea mapa