Sagarrondoz inguratuta dago Petritegi, Astigarragako herrian, Euskal Herriko sagardoaren lurren bihotzean.
1527 baino lehenagoztik eraiki zuten Petritegi baserria Astigarragako lurretan.
Euskalerriaren Adiskideen Elkartean (R.S.V.A.P.) gordetzen dan dokumentu batean "Petritegui" baserriaren berri daukagu 1527ko urtean.
Bertan azaltzen da nola baserriaren aurrean "delante las puertas de la casa de Petritegui" lur salmenta bat sinatzen da, Petritegiko jabea bertan zegoela.
XVI. mendean Gipuzkoako lurretan sortu ziren baserri-dolareetako bat izan zitekeen sortu zenean, gero saldu ahal izateko sagardoa egiten zuen eraikin bat.
Otaño-Goicoechea familiak 5 belaunaldi daramatza Petritegi baserriko sagardo jarduera zuzentzen, XX. mende hasieratik gaur arte.

Hasiera-hasieratik, sagardoaren kalitatea hobetzearen eta gure instalazioak gaurkotzearen aldeko apustua egin dugu.
Gaur egun, Petritegi sagardotegia sagardoa dastatzeko toki paregabea duzu: naturaz inguratuta gaude, sagastien barnean, Donostiatik 5 km-ra; jangela eroso eta goxoak ditugu, eta sagardoarekin bat datorren gastronomia duzu aukeran bertan; gure upeltegi zabalean 40 upel baino gehiago daude, urte osoan; gure bezeroen zerbitzura, 70 urte baino gehiago daramatzagu lanean.
-
PETRITEGI SAGARDOA Tel: 943 457 188 - 943 472 208 Fax: 943 452 469 Petritegi Bidea 20115 - ASTIGARRAGA (Gipuzkoa) Webgunea mapa