Sagar freskoaren hartzidura alkoholikoaren emaitza da sagardo naturala. Tradizioko jardunaren arabera egiten da, azukrerik erantsi gabe, eta jatorri endogenoa baino ez duen gas karbonikoa du. 4,5 gradu baino gehiagoko alkohol-graduazioa izango du. Sagardoak fresko egon behar du, eta ez du tenperatura-aldaketa handirik izan behar. Petritegi sagardotegiak hiru modutan saltzen du sagardoa:
Bi formatutan banatzen dugu sagardoa. Botila handian, 75 cl-koan. Botila txikian, 33 cl?koan. 2, 12 eta 24 botilako kaxetan. 25 litroko kupeletan. Erabiltzeko modua: Behar bezala biratu, produktu gaztea da eta. Botilari kortxoa atera ondoren, produktuak bere ezaugarriak galduko ditu pixkanaka. 10º eta 13º C artekoa da sagardoa edateko tenperatura egokia. Edalontzi handi eta finean zerbitzatzen da, botila pixka bat igota.
Txotx egiteko kupelak jartzen ditugu ostalaritzako lokaletan.
Sagardotegiko ohiko zerbitzuak alokatzen ditugu azoka eta ekitaldietarako.
PETRITEGI SAGARDOA Tel: 943 457 188 - 943 472 208 Fax: 943 452 469 Petritegi Bidea 20115 - ASTIGARRAGA (Gipuzkoa) Webgunea Mapa
Desarrollado por THE MOVIE