
Euskal Herriko gastronomiaren barnean garrantzi berezia duten bi produktu dituzte ardatz sagardotegian eskaintzen ditugun menuek: bakailaoa eta txuleta.
Bakailao da Euskal Herriko arrain nagusia. XVI. mendeaz geroztik euskal arrantzaleek harrapatzen duten arrain hori ohikoa da Euskal Herriko etxeetan, eta ohikoa da sagardotegietan ere, sortu zirenetik; izan ere, ezin hobeto ezkontzen da sagardoarekin, eta, gazituta, luzaroan gorde daitekeen jakia da. Horrez gain, errezeta ugari onartzen dituen arraina da.
Gure sagardotegian, hiru modu hauetara dasta daiteke:
- Tortillan, gehiegi egin gabe eta bakailao izpi ederrekin.
- Bakailao zati frijituak, piper berde eta tipula frijituarekin lagunduta.
- Saltsan.
Sagardotegiko menuaren goren unea ekarriko du txuletak. Horren preziatua den abelgorri okelak, garai batean oso etxe gutxitan jan zitekeen okela horrek, aukera ederra ematen digu, ikatz arranparrilan erreta, lagunartean edo familian mahai baten inguruan plazer handi bat partekatzeko. Gure sagardotegiko jaki izarrak diren bi produktu horiek ezin hobeto doazkio gure upeltegiko sagardoari. Garratz puntu bat duen sagardo hurrupak ondo lagunduko die jaki horiei nahiz gure sagardotegian aukeran dituzun gainerako guztiei:
Ongi etorria egiteko, bezero guztiei Nafarroako txorizoa, Petritegiko sagardotan egositakoa, eskaintzen zaie.
Astigarragako baratzeetako uraza, tomate eta tipula entsaladak ere prestatzen ditugu, oliba olioz eta sagardo ozpinez gozatuak.
Arrainik onenak gustuko dituztenentzat, beste plater garrantzitsu bat Kantauriko legatza da.
Gure sagardotegian, legatz kokoteak eta isatsak ikatz arranparrilan egiten ditugu. Puntu-puntuan erre ondoren, mahaira doaz, olio, pipermin eta baratxuriz osatutako olio erreaz lagunduta.
Enkarguz, legatz zati frijituak ere prestatzen ditugu.
Amaitzeko, sagardotegietan ohikoa den azkenburukoa:
Hemengo gazta (Ordiziakoa), berriro ere sagardo bila upeltegira bidean jarriko gaituena, irasagarraz lagunduta.
Gure sagardotegian, ezin dira falta hemengo intxaurrak, ez eta azken ukitu gozo bat ere: Tolosako teilak eta zigarretak (Eceiza etxekoak).
Maiatzetik aurrera, txotx sasoitik kanpo, eskaintza exotikoa eskaintzen jarraitzen dugu, sagardo sorbetea, bazkari edo afariari amaiera emateko.
EZ DITUGU KREDITU TXARTELAK ONARTZEN.

