
1. “SAGAR”.
Sagardotegirako sarreran dagoen lokala da. Bezeroei harrera egiteko barra, sagardoa edateko basoak eta gure ikatz arranparrila ikusteko aukera ematen duen leiho bat daude bertan. Sagarrekin eta sagardoarekin lotutako apaingarriekin dekoratuta dago.
150 lagunentzako tokia du, eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitutako komunak eta upeltegirako nahiz beste bi jangeletarako sarrerak ere baditu.
2. “BASERRI”.
Gipuzkoako ohiko baserri baten modura dekoratutako jangela da: Petritegi baserriari, sagardotegiaren eta gure familiaren jatorriari, egindako omenaldia.Bi zatitan banatzen du beirazko panel higikor batek; eta panel hori irekiz, 180 lagun hartzeko lekua duen jangela bihur daiteke.
Komuna eta upeltegirako sarrera ditu.
3. “ARRANTZALE”.
Euskal arrantzaleen oroigarri den jangela, mundu hori antzina-antzinako garaietatik oso lotuta egon baita sagardoarekin. Sagardozale amorratuak ziren, bai itsasoan eta bai lehorrean: balea eta bakailaoa harrapatzera Ternua aldera joaten zirenean, upel ugari eramaten zituzten itsasontzietan; eta lehorrean zebiltzanean, maiz jo ohi zuten kostaldeko herri eta hirietako sagardotegietara.
Jantokitik upeltegira sar daiteke. 90 lagunentzako tokia du, eta komuna ere badu.
PETRITEGI SAGARDOA Tel: 943 457 188 - 943 472 208 Fax: 943 452 469 Petritegi Bidea 20115 - ASTIGARRAGA (Gipuzkoa) Webgunea mapa