Kupeltegia

Share/Save/Bookmark

KUPELTEGIA.

Kupeltegia da Petritegi sagardotegiaren bihotza, urtez urte urtarrilean hasten den sagardozaleen erromesaldiaren helmuga.

Gaur egun erromesaldi hau abendurarte luzatzen da, Petritegi sagardotegian urte osoan dasta bait daiteke sagardoa gure kupeltegian.

Gipuzkoako artxibategi ezberdinen zaintzapean dauden dokumentu historiko ezberdinak aztertu ondoren jakin ahal izan dugu, XVI. mendeaz geroztik badela tolare bat Petritegi baserrian baita sagardoa gordetzeko kupela ezberdinak ere.

XVIII. menderako Petritegiko kupeltegira sagardoa dastatzera etortzen zenik ere bazela ere agertzen da dokumentu horietan eta 1.724, 1.726 eta 1.761*. urteetan sagardo kupelak salgai jarri izanaren lekukotzak ere badira. Garai hartan sagardo kupelen salmentari “tavernar sidra” zeritzon eta Astigarragako sagardozale ugari urbiltzen omen ziren, kupeltegiak giza harremanetarako bilgune bilakatuz.

Petritegi baserriko kupeltegia, 70. hamarkadetan Jose Joaquin Otañok berritua.

Gaur egun, aintzinan bezalaxe, gure kupeltegia 3 faktore ezberdin elkartzen dituen gune berezi eta paregabea da:

  • kulturala; sagardoaren kultura ezagutzeko lekua; Euskal Herriko berezko edari honek berebiziko garrantzia eta presentzia izan ditu euskal gizartean bere jatorritik, eta bertako gastronomiaren laguntzaile onena da.
  • Errituala; Gainerako mahaikideekin batera jangelatik kupela ondorainoko bidea hartu eta bertan sagardogileak zabalduriko txiritik sagardoa hartzean hasten da, txotx-aren errituala. Sagardogilearen eskutik dastatuko dira sagardo ezberdinak, gainerako sagardozaleekin lagunartean.
  • Giza faktorea; Kupeltegia da sagardogile eta sagardozaleen arteko elkargunea; Lehenengoak bere lanaren fruitua eskeintzen du eta bigarrenak fruitu horrekiko aitorpen eta iritzia. Sagardotegira bazkari edota afaritara biltzen den jendeak ere kupeltegian egiten du bat gainerako mahaikideekin, sagardoa dastatzera kupel ondora hurbiltzen diren bakoitzean.
Sagardotegiko bodega nagusia, 2011ko urtarrilan berritua.

Beraz; kupeltegia aparteko gastronomi eta kultur esperientzia bizitzeko leku paregabea da. Bertan, gure lurraldekoa eta berezkoa den sagardoa moduko produktu natural bat dastatzearen plazerraz gozatzeak, eta sagardogile eta gure edariaren zale direnen artean sorturiko anaikidetzak bat egiten dute.

* Gipuzkoako Artxibo Orokorra. CO CRI 147,8 eta CO LCI 3284.

Denda On line

www.petritegisagardoa.com

Eguneratzeak:
  • 2009tik, Petritegik bere muztio eta sagardo guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendeko "Fraisoro" laborategian aztertzen eta kontrolatzen ditu.
  • 2010eko abenduan, Petritegi sagardotegiaren upeltegi nagusia berritu zen.

Berriak

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8