Petritegi kanpoaldea Jangelako giroa Sagarra
Jangelako giroa

JATORRIA

Petritegiko birraitona, Agapito Goikoetxea Zapian, hasi zen sagardoa egiten, etxerako, nekazaritza eta abeltzaintza baitzituen jarduera nagusi. Hiru kupelarekin hasi zen. Baserrian bertan bildutako uztarekin betetzen zituen kupel horiek eta inguruko baserrietako lagunekin edaten zuen sagardoa.

Jose Joaquin Goicoetxea semeak eta haren emazteak, Josefa Antonia Iturralde Ubetagoyenak, jarraitu zuten sagardoa egiten. Etxean edateko egiten zuten sagardoa eta nekazaritza eta abeltzaintza zituzten ogibide. Garai horretan hasi ziren sagardo pixka bat banatzen, gurdia hartuta, inguruko baserrietako lagunei eta plazetako merkatuetan.

Aitonaren alabak, hau da, José Joaquin Goicoetxearen alabak, Josefa Goicoetxea Iturralde izenekoak, eta Pedro Otaño Eceiza senarrak jarraitu zuten familiako tradizioarekin.

Horiek hasi ziren txotx bidez saltzen, bisitariei sagardoa edalontzian zerbitzatuz. Garai hartan ezagunak joaten ziren sagardotegira, baita urte osorako sagardoa erosteko sagardoa dastatzera etortzen ziren bezeroak ere. Bezeroek ekartzen zuten kazola, eta bertatik jaten zuten guztiek, zutik, sagardoa dastatzen zuten bitartean. Pertsona horiek kupela aukeratzen zuten, eta bertatik botilaratzen zitzaien sagardoa, bezeroaren beraren laguntzarekin. Botilak bezeroak ekartzen zituen, eta bete ondoren, atzera eramaten zituen, saskietan edo ahal zuen moduan.

Urtarrilean hasten ziren dastatzen eta apirilean botilaratzen zuten sagardoa. Baserritarrak sagardotegietan bakarrik biltzen ziren horretarako astia zutenean, eta bertan apustuak egin ohi zituzten, idi-proben, segaren, enborrak moztearen eta abarren inguruan. Horietatik sortutakoak dira gaur egun herri-kirol deitzen ditugunak.

Lehen aldiz Petritegi baserria aipatzen duen agiria, XVII. mendekoa.

Lehen aldiz Petritegi baserria aipatzen duen agiria, XVII. mendekoa.

PETRITEGI SAGARDOA Tel: 943 457 188 - 943 472 208 Fax: 943 452 469 Petritegi Bidea 20115 - ASTIGARRAGA (Gipuzkoa)   Webgunea Mapa