Txotx egiteko erritua Zerbitzatzea

TXOTX EGITEKO ERRITOA

Txotx egiteko erritua

Txotx egiteko erritua 1 Txotx egiteko erritua 2 Txotx egiteko erritua 3

Lasai itxaron ilaran zure txandari. Edalontzia betetakoan, alden zaitez txotxetik, ilara ez galarazteko. Bi ilara sortzen badira, txandaka zerbitzatuko zaie, lehenik batekoari eta ondoren bestekoari. Zure aurrean dagoena edalontzia igotzen hasterako, zure edalontzia prest izan beharko duzu, edalontzia igotzeak betetzen amaitzen ari dela esan nahi du eta. Egon zaitez prest zure txanda iristerako! Sagardoa etengabe aterako da kupeletik.

Zerbitzatzea

Zerbitzatzea 1 Zerbitzatzea 2

Edalontziari goiko argazkietan ageri den bezala heldu. Txotx egiteko erabiltzen diren edalontziak oso finak dira. Kontuz, beraz, erraz hausten dira eta. Sagardoa bere aromak esnatzeko moduan zerbitzatu behar duzu, eta batez ere, zurrutada bakarrean edateko adina zerbitzatu, sagardoari pausatzen uzten badiogu karbonikoa galdu egingo baitu eta, horrenbestez, hil egingo baita. GOZA EZAZU!

PETRITEGI SAGARDOA Tel: 943 457 188 - 943 472 208 Fax: 943 452 469 Petritegi Bidea 20115 - ASTIGARRAGA (Gipuzkoa)   Webgunea Mapa