Ikusi videoa

Haritza eta sagarra

Aritz, Haritza (zuhaitza) da, eta sagarra Petritegi eta bere sagardogintza
tradizioaren ikurra. Biak elkartzean jolas egiten dute

Bizitza irmotasuna eta berezko talentuaren arteko jolas bat da,
Borondatearen indarra eta irudimenaren artekoa
Bizitza Haritz bat eta sagar baten arteko jolasa da.
Joko horretatik jaiotzen direlako ezinezko direnak, baina badirenak
Benetako zaporea duten gauzak
Denborarekin hobetzen duten jokalariak bezala.
Edota 500 urteren ondoren betikoak izanten jarraitzen duten sagardotegiak

Petritegi bezala.
Sagardoaren jaiotetxea

Aritz Adurizen
oinordetza sagardogilea

Badira ezustekoak diruditen gauzak , baina ez direnak. Aritz Aduriz ez da kasualitatez aukeratua izan Petritegi aurkezteko, seguruenik horretarako persona egokiena zelako baizik. Nazioarteko futbolariak lotura estua du gure etxearekin txikitatik. Bere amonak (amagandikoak) Oiartzungo Mendietxeberri baserrian bizi izan zuen sagardogintzaren tradizioa eta Joxe Mari Izagirreren arreba da, gaur egungo Petritegiko sagardogile eta ordezkari den Ainara Otañoren aitonarena hain zuzen ere. Gainera bere aitonak (aitagandikoak) eta aitak berak ere urte asko eman zituzten sagardogilearen ofizioan Oiartzungo beste baserri batean, Aduriz Sagardotegian. Beraz ez zen zaila Aduriz bere haurtzaroan sagar bat airean mantendu nahia jolas egiten irudikatzea , eta beraz erreza izan zen kirolari oso bihurtua ere jolas eder hori errepikatzen ikustea.

Sagastipeko
malabareak

Aritz sagar batekin jolasean. Jolasean eta jolasean. Goizetik gaueraino jolasean. Sagardotegitik gertu, Astigarragako sagasti batean. Zarautz inguruko Haritz zahar baten azpian. Eta Petritegin bertan kupeltegiko egurrezko kupel zaharren ondoan. Horrela garatu zen “Haritza eta sagarra” spotaren errodajea. Aduriz malabareak eginez pilota ez erregular eta txiki batekin, eta gu malabareak eginez momentu horren edertasuna lehialki eta zehaztasunez jaso nahian.