Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petrikafe-ko sardin jatea!

2018.06.27 / Azken berriak

Beste urte batez hemen dugu Petrikafe-ko sardin jatea. Erraz, fresko eta patrika guztiei egokitutako udako proposamena.

Ohiko menua izango dugu aurten ere: Astigarragako Bordatxo baserriko tomate eta letxugarekin eginiko entsaladak, ikatz-parrilan erretako Kantauri itsasoko sardinak; eta amaitzeko, Idiazabal jatorriko gazta eta irasagarra.

Menu honekin ezkontzeko aukeratu dugun sagardoa, Petritegiko Euskal Sagardoa izan da. Bertako eta kalitate goreneko sagardoaren berme-zigiluak agerian dituzten botilak egongo dira dastatzeke.

Ekainaren 28tik Irailaren 9ra, ostegunetik igandera, ohiko ordutegian: arratsaldeko 8tatik-10tara. Mahaia gordetzeko deitu zenbaki honetara: 663861018 (eguerdiko 13:00tatik aurrera deituz).

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?