Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi "Cider Break Experience"

2019.08.15 / Azken berriak

Petritegik CIDER BREAK EXPERIENCE aurkezten du. Enpresei zuzenduriko break  berritzaile honek euskal sagardogintzaren kultura du inspirazio iturri.  Petritegik, Sagarlorek eta Petrikafek  leku eta  zerbitzu aukera zabala jartzen dute zure eskura zure enpresaren jarduerak  Donostiatik gertu eta natur eremu batean burutu ahal izateko. Eskeinitako zerbitzuek barne hartzen dituzte  Sagarlore Nekazal Hotelean ostatu hartu eta bertakoak  edo ekologikoak, produktu ekologiko zein Jatorri Deitura duten produktuez osatutako gosari naiz afari arinen aukerak; Petrikafek  jarduera ezberdinak (aurkezpenak, meeting-ak, motibazioa, atsedena, garapena…) burutu ahal izateko erabilera anitzeko espazioak eskeintzen ditu.

 XVI.mendeko Petritegi kupeltegian sagarra eta sagardogintzaren inguruko Kultur esperientziak bizi daitezke (gidaturiko bisitak, tailerrak, katak etab.); izen bereko sagardotegia   gastronomi eskaintza paregabeaz gozatzeko leku ezin hobea da:  Txotx errituan parte hartu maikailao eta txuletaz osaturiko ohiko menua dastatuz. Gainera, zure bezero edo langileen egonaldia Kultur erakustaldi ezberdinez girotzeko aukera  dago: dantza, musika, herri kirolak, bertsolariak etab.

 

Gure lantaldearekin harremanetan jarri, gure aukera guztiak ezagutu eta  elkarrekin prestatuko dugu zure enpresarentza neurrira eginiko  CIDER BREAK EXPERIENCE bat.

visitas@petritegi.com

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?