Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Terraza garaia da!

2020.05.07 / Azken berriak

Petritegik gaur egungo egoera zailera egokitzen jarraitzen du. Gure helburua da ahalik eta lasterren lan egitea eta jarduera eta normaltasuna berreskuratzea, gugan duzun konfiantza eskertzeko.

Terraza berritua

Astelehenetik aurrera dastatu zure Petri Etxea eskaria gure kafetegiko terrazan! Egin zure eskaera (sagardotegian jasotzen da) erreserbatu mahaia eta menuaz gozatu ahal izango duzu, landa-ingurune isolatu eta seguru batean egotearen lasaitasunarekin.

Terrazako ordutegia:

  • Bazkariak: 13:00h - 15:00h
  • Afariak: 19:30h - 21:30h

 2 Lagunentzako dastatze menua

Dastatze menua ondorengoez osatua dago:

  • Txorizoa sagardotan egosia.
  • Gure amona Joxepa Goikoetxearen errezetaren arabera eginiko bakailao-tortilla.
  • Astigarragako Bordatxo eta Petritegi baserrietako baratzeetako letxuga eta tipulinez osatutako entsalada berdea.
  • Amuko legatzaren isatsa edo kokotea parrillan Petritegiko olio-erre bereziarekin.
  • Etxeko mamia, Oreretako Eguzki-Borda baserriko ardi esne freskoarekin egina.
  • Platera, mahai-tresnak eta Mendiluzeko ogia.

Menua legatz-isatsarekin, 50€.

Menua legatz-kokotearekin, 56€. 

Zure neurriko menua

2 pausotan zure menua sor dezakezu:

  1. Aukeratu legatza parrillan pieza gogokoena: kokotea (27 €) edo isatsa (24 €) edo txuleta parrillan, Kg1 edo 500g (gutxi gorabeherako pisuak). 32€/kiloa. Txuleta zure gustura erre dezazun, harri bat egongo da mahaian,
  2. Aukeratu beste plater bat edo batzuk:
  • Txorizoa:  2€ / unitatea
  • Bakailao-tortilla, 8€ / poltsa
  • Entsalada: 3,75€ erretiluko
  • Etxeko mamia: 3,50€

 DESKARGATU PETRI ETXEA MENUA TERRAZAN PDF-AN

Covid-19ren aurkako segurtasun neurriak medio, edukiera murrizketak direla eta mahaia aldez aurretik erreserbatu beharko da: 687522734

Fase honetan, etxez etxeko zerbitzua eskaintzen jarraituko dugu (Astigarraga eta Martutene), etxera eramateko eskaerak jasotzen eta sagardoa salmenta.

Petritegi, berritu eta bizi!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?