Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

"Gabonak Petritegirekin" zozketaren oinarriak

2021.11.10 / Azken berriak

1.- ZOZKETAREN ENPRESA ARDURADUNA ETA SUSTATZAILEA:

Zozketaren enpresa sustatzailea PETRITEGI SAGARDOAK 2011, S.L. da. Helbidea: Petritegi Bidea, 8, 20115 Astigarraga, Gipuzkoa. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta: Sozietateen liburuko 2516. liburukia, 22. orria, SS-33561 orria, 1. inskripzioa eta IFZ. B75043877 (aurrerantzean, sustatzailea).

2.- IZENA ETA SUSTAPENAREN IRAUPENA:

Zozketa honi “Eguberriak Petritegirekin” deitzen zaio. Sustapena 2021eko azaroaren 29an hasi eta 2021eko abenduaren 18an bukatuko da, biak barne.

3.- SARIA ETA SARI EMATEA:

Zozketaren xede den saria hau da: “Sagardotegiko menu tradizionala” izeneko 3 menu 2 pertsonarentzat, Astigarragako Petritegi sagardotegian. Irabazleak sariaz zein egunetan gozatu nahi duen erabaki eta erreserba burutu beharko du, Petritegi sagardotegiko jatetxearekin zuzenean harremanetan jarrita edo opari-balean idatzitako harremanetarako telefonoaren bitartez.

Saria jasotzeko epea, eskatutako datan sagardotegian mahai bat eskuragarri izatera mugatua izango da, betiere 2022ko maiatzaren 31 baino lehen.

Menuaz gozatzeko, irabazleak saritutako tiketa Petritegi sagardotegian aurkeztu beharko du, eta agiri bidez egiaztatu beharko du mahaikideen adin nagusitasuna. Saria ezingo da trukatu eskudirutan edo beste edozein produktutan.

4.- ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BALIDINTZAK:

Zozketaren parte-hartzaileak 18 urtetik gorakoak izango dira, eta irabazleak eta haren lagunnak agiri bidez frogatu beharko dute adinez nagusi direla saria ematen denean.

Sustatzailea konturatzen bada parte-hartzaile bat adingabea dela, berehala deskalifikatuta geldituko da eta zozketatik kanpo.

5.- ZOZKETAN PARTE HARTZEKO MODUA:

Sustatzaileak “EGUBERRIAK PETRITEGIrekin” zozketan parte hartzeko aukera duten 2.800 txartel jaulkiko ditu, Petritegi markako edozein produkturen 3 ale gutxienez erosita, EROSKI establezimendu hauetan:

  • CITY BIDEBIETA C/ Julio Urquijo, 42
  • CITY GROS C/ Gran Vía, 33
  • CENTER ATOTXA Plaza Campo de Atocha
  • CENTER ARCCO AMARA Plaza de Irún
  • CITY EGUIA C/ Virgen del Carmen, 46-48
  • CITY BUENAVISTA Avda. Buenavista, 44
  • CENTER JOLASTOKIETA Plaza Arrobieta s/n
  • CITY EASO Plaza de Arroka, 3
  • HIPER GARBERA Carretera de Alza s/n
  • HIPER URBIL C/ Txikierdi, 7
  • CITY GOMISTEGI Avda. Pasajes de San Pedro, 49

Txartelek QR kode bat dute, “EGUBERRIAK PETRITEGIrekin” zozketan parte hartzeko formulariora sarrera eskuratzeko. Beraz, zozketa horretan parte hartu ahal izango dute promozio-aldian eta aurretik aipatutako merkataritza-zentroetan egindako erosketekin lortutako txarteletako QR kodearen bidez “Petritegiko menuen zozketa” formularioa sartu eta nahitaez eta zuzen betetzen duten pertsonek.

“EGUBERRIAK PETRITEGIrekin” zozketan parte hartzeko aukera duten txartel batzuek merchandisingproduktu baten (tote bag bat edo bisera bat) saria dute. Saritutako txartela erakutsiz —ez entregatuz— txartela lortu duen merkataritza-zentroko informazio-gunean jaso ahal izango du partehartzaileak.

Sustatzaileak beste txartel-kategoria bat jaulki du: zuzeneko saria Petritegi sagardotegiko menuafaria da, eta ez dute aukerarik ematen “EGUBERRIAK PETRITEGIrekin” zozketan parte hartzeko.

6.- ZOZKETA GAUZATZEA:

Zozketa 2021eko abenduaren 20an burutuko da. APPSorteos aplikazioak partaidetza guztien artetik ausaz hautatuko ditu irabazleak. 3 irabazle eta 6 ordezko aukeratuko dira, irteera-ordenaren arabera. Zozketa grabatu eta Petritegiko sare sozialetan argitaratuko da hurrengo egunetan. Parte-hartzaileek nahi beste aldiz parte hartu ahal izango dute zozketan, baldin eta txartel ezberdinekin parte hartzen badute, baina irabazle bakoitzeko sari bakarra emango. Parte-hartzaile batek sari bat irabazi badu, sustatzailea lehen ordezkoarekin jarriko da harremanetan, eta hórrela hurrenez hurren.

Sustatzaileak zozketaren izpirituaren edo asmoaren kontrako jokabiderik atzemanez gero eskubidea izango du parte-hartzaile bat deskalifikatzeko.

7.- ZOZKETAREN IRABAZLEEI JAKINARAZTEA:

Irabazleei telefonoz deituko zaie. Hiru eguneko epean irabazle batek sariaren deiari erantzuten ez badio eta/edo uko egiten badio, sustatzailea lehenengo ordezkoarekin jarriko da harremanetan, eta horrela hurrenez hurren.

8.- OINARRIAK ONARTZEA:

Parte hartuz, parte-hartzaileek oinarri hauek guztiak onartzen dituzte. Sustatzaileak beretzat gordetzen du zozketa kentzeko edo oinarri hauek edozein unetan aldatzeko eskubidea, aurreabisurik eman gabe.

9.- DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA:

Zozketa burutzeko, sustatzaileak parte-hartzaileari eskatuko dizkio izen-deiturak , posta elektronikoa eta telefonoa. Edonola ere, parte-hartzaileak emandako datu pertsonalen zehaztasunaren, indarraldiaren eta egiazkotasunaren erantzukizuna du, eta sustatzaileak eskubidea du parte-hartzaile bat deskalifikatzeko datu ez-errealen kasuan. Irabazleen kasuan, irudiari buruzko identifikazio-datuak ere bilduko dira, www.petritegi.com webgunean argitaratzeko, bai eta PETRITEGI-ren sare sozialetan ere. Horretarako, irabazlea eta bere lagunaren argazkia Petritegi sagardotegian gordeko, saria ematean dokumentatzeo eta berau argitaratzeko, horretarako baimena emanez gero.

Sustatzaileak helburu zehatz, esplizitu eta legitimoetarako eskatzen ditu datuak:

  • parte-hartzaileen datuak: zozketa hau egitea,
  • irabazleen eta haien laguntzaileen datuetarako: zozketa honen berri ematea eta ikusgarritasuna.

Datu pertsonalak tratatzea ahalbidetzen dioten oinarri legitimatzaileak hauek dira:

  • parte-hartzaileen datuetarako: sustatzaileak zozketa hau egiteko duen interes legitimoa eta parte-hartzaileen adostasuna, eta
  • irabazleen eta haien laguntzaileen datuei dagokienez: sustatzaileak zozketa honi buruzko informazioa eta ikuspena emateko duen interes legitimoa, eta irabazleen eta haien laguntzaileen adostasuna.

Sustatzaileak ez dizkie datu pertsonalak hirugarrenei emango, salbu eta irabazleen eta haien laguntzaileen irudia www.petritegi.com webgunean eta PETRITEGI bertan dagoen sare sozialetan argitaratzea.

Parte-hartzaileak eskubide hauek erabil ditzake administracion@petritegi.com helbidera idatzita:

  • Erabiltzen ari diren pertsonaren datuak, zein helbururekin erabiltzen ari diren, datuen jatorria eta hirugarrenei egindako lagapenak ezagutzeko eskubidea.
  • Osatugabeak edo zehaztugabeak badira, datuak aldatzeko eskubidea.
  • Bere datuak ezabatzeko eskubidea, datu horiek eman zituen helburua desagertu bada, tratamendua ez da zilegi eta legean aurreikusitako beste kasu batzuk ere bai.
  • Aurka egiteko eskubidea, bere datuak helburu jakin batzuetarako erabil ez daitezen edo egoera jakin batzuetan tratamendua bertan behera utz dezaten eskatzeko.
  • Tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, baldin eta egiaztatzen bada tratamenduaren zehaztasuna, tratamenduaren zilegitasuna, erreklamazioen tramitazioa eta antzeko inguruabarrak.

Horrez gain, parte-hartzaileak baimena bertan behera utzi ahal izango du, administracion@petritegi.com helbidera idatziz, eta egoki iritzitako Kontrol Agintaritzaren aurrean erreklamazioak aurkeztu.

Datu pertsonalak babesteko 2016/679 (EB) Erregelamenduari jarraiki, sustatzaileak erabiltzailearen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko neurri tekniko eta antolakuntzazko guztiak hartu ditu, eta bermatzen du emandako informazio pertsonala babesteko bere langileak behar bezala gaituta eta informatuta daudela.

Sustatzaileak parte-hartzaileen datuak tratatu eta mantenduko ditu zozketa egiteko beharbeharrezkoa den denboran, bai eta irabazlearen datuak ere, mugarik gabe, lehen aipatutako eskubideak erabiltzen direnean edo emandako baimena baliogabetzen denean izan ezik. Informazio gehiago nahi izanez gero, parte hartzaileek helbide honetara jo dezakete: administracion@petritegi.com

10.- BESTELAKOAK:

Sustatzaileak zozketaren edozein alderdiri buruzko erabakia behin betikoa eta loteslea da, eta ez du inolako errekurtsorik onartuko.

Zozketa Espainiako legeriak arautzen du, eta zozketan parte hartzen dutenak Donostiako epaitegien jurisdikzioaren mende jartzen dira.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?