Errimak bi oinetan
2026.02.27
38,00 eur
BEZa barne
Sentitzen dugu, produktua bukatuta dago.
Datorren 2026ko otsailaren 27an, “Errimak Bi Oinetan” dantza lanaren azken emanaldia eskainiko dugu Petritegi sagardotegian.
Gau berezia izango da ospakizun bikoitz baten baitan: Petritegiren 500. urteurrena eta Haatik Dantzaren 15. urteurrena. Sagardoaren kulturak, dantzaren hizkuntza unibertsalak eta bertsoaren zuzeneko indarrak bat egingo duten topaketa izango da.Errimak Bi Oinetan: bertsoaren erritmoa eta dantzaren mugimendua gurutzatzen dituen dantza lan garaikidea.
Emanaldiaren ondoren, Petritegiko giroan, bertaratzen direnek bertso afaria eta sagardoa gozatzeko aukera izango dute. Afarian zehar, gainera, Sustrai Colina eta Maddalen Arzallus bertsolariak izango ditugu, ospakizunari hitza jarri eta gauari erritmo berezia emateko.
Ekitaldi hau ez da soilik emanaldi bat: mahaira eta espazio partekatura egindako deialdia ere bada. Tradizioa eta garaikidetasuna gurutzatuko dira gau berean, eta bertaratzen direnak ez dira ikusle soil: ospakizunaren parte izango dira.
Egitaraua:
18:30 Ate irekiera
19:00 “Errimak Bi Oinetan” (azken emanaldia)
20:30 Bertso afaria + saioa (Sustrai Colina & Maddalen Arzallus)
Prezioa: 38€ (emanaldia + bertso afaria barne)
Erreserbak: www.petritegi.eus
Menua: Txorizoa sagardotan egosia; bakailao tortilla; letxuga, tomate eta tipula entsalada, saiheskia parrillan goarnizioarekin, postrea (gazta, irasagar-gozokia eta intxaurrak), txiri eta ogia
Plazak mugatuak — gomendatzen da lehenbailehen erreserbatzea.
Partekatu:





