Egizu zeure sagardoa

Askatu sagardorako duzun pasioa eta egin zeure muztioa

Egizu zeure sagardoa

Petritegiko sagardotegi honetan, zeure sagardoa egiten erakutsiko dizugu. Kanpora joango gara kizkiarekin sagarrak biltzera, eta zakuetan garraiatuko dugu dolareen alderdira; hor, sagar zukua egingo dugu, sagar ehotzekoa eta esku dolarea erabilita; azkenean, geure ahaleginaren fruitua edo, hobe esan, zukua dastatuko dugu.

Opari gisa, sagar zuku prentsatu berriaren botila bat eramango duzue.

Programa:
Ongietorria. Sagardoa nola egiten den erakusten duen bideoa.
Sagarrak biltzea. Kizkiarekin eta saskiarekin sagarrak biltzea.
Sagastitik dolareetara. Zakuetan sagarrak garraiatzea dolareetaraino.
Sagardoa egitea. Sagardoa eskuz egitea.
Muztioa dastatzea. Muztio egin berria dastatzea.
Muztio botila opari. Egindako muztioa botilatu egingo dugu, zeurekin eramateko, eta, gainera, kortxo zerbitzaria den gitzatako bat emango dizugu.
Sagardotegiko menua. Helduentzako sagardotegiko menua eta umeentzako haurren menua.

Jarri gurekin harremanetan, visitas@petritegi.com helbidean edo 943 45 71 88 zenbakian.

Prezioa: 44.50€ pertsonako
Haurrentzako prezioa (5 urte arte): 11 € pertsonako.
Haurrentzako prezioa (12 urte arte, haurrentzako menua): 18 € pertsonako.
Haurrentzako prezioa (17 urte arte, haurrentzako menu berezia): 37.50 € pertsonako.
Ordutegia:
Irailetik azarora
Ostiraletik igandera, 11:00
Astelehenetik larunbatera, 18:00
Gutxieneko pertsona kopurua: 8
Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, inglesa eta frantsesa (aurretiazko eskaerapean).

  • Egizu zeure sagardoa
  • Egizu zeure sagardoa
  • Egizu zeure sagardoa
  • Egizu zeure sagardoa

Jarri harremanetan Petritegirekin