Arraun-Txiki Urumea ibaian

Ume-gurasoek primerako egonaldia egin dezakezue elkarrekin Petritegiko sagardotegian.

Arraun-Txiki Urumea ibaian.

Etxeko txikienekin familian gozatzeko abentura honetan, natura, kirola eta gastronomia bat eginik, Urumea ibaia kanoan zeharkatuko duzue, eta gure ingurunea modu dibertigarriago batean ezagutuko duzue. Ondoren, Petritegin indarrak berreskuratuko dituzue sagardotegiko gure menua dastatuz.

Urumea ibaia urte askoan izan zen Astigarragaren eta Donostiaren  arteko garraiobide  nagusia; ala edo gabarretan  (zurezko ontzietan), joaten ziren eta salgai ugari garraiatzen zituzten; besteak beste, Petritegiren moduko tolare-baserrietan egindako sagardoa.

Eskaintza hau esklusiboki 7-12 urteko haurrez lagundurikok familia edo taldeentzat da.

Prezioa

Helduak, 49 € (jarduera + 1. menua).

Haurrak, 7-12 urtekoak, 26 € (jarduera + haurrentzako 2. menua).

Gutxieneko pertsona kopurua

4 lagun (horietako batek, gutxienez, 7-12 urteko haurra izan behar du).

Irteerak

Astelehenetik igandera (lekua izanez gero).

Jardueraren iraupena

90 minutuko nabigazioa kanoan ibaian barrena. Bazkaria edo afaria Petritegin (2 ordu ingurun).

Ibaiko jardueraren ordutegia eta ibilbidea

  • Jarduera noiz hasten den: goizetan, 09:00etan eta 11:00etan; arratsaldetan, 15:00etan eta 17:00etan.
  • Topagunea: Lizeagako parkinean hartzen dira kanoak, Martuteneko hiribideko 139.ean. Donostia.
  • Topagunera itzultzen da jarduera amaitzean (iraupena 90 minutu).


Petritegiko bazkalordua-afalordua

Sukaldeko ordutegia, bazkarietarako, 13:00-15:30; afarietarako, 20:00-22:30.

Zer sartzen den

Urumean nabigatzeko materiala (kanoa, arrauna, igeri jaka).

Sagardotegiko menua: helduek 1. menua izango dute, eta haurrek, haurrentzako 2. menua. 

 Ekintza  honen barne ez dago ibaian zehar nabigatzeko gida laguntzailerik. Gidaria nahi baduzu, honako esperientzia hau gomendatzen dizugu: "Urumea, sagardoaren ibaia".

Kontsultatu beste aukera batzuk hemen: visitas@petritegi.com

Baldintzak

Aldez aurreko erreserba (hiru egun lehenagotik).
Ordainketak: Banku transferentziaz, %30 erreserba egiteko orduan eta gainerakoa erreserbako egunaren bezperan.
Ezeztatzeko: Kontuan izango da noiz erreserbatu den.
Diru guztia itzuliko da erreserba eguna baino astebete lehenago ezeztatzen bada. Diruaren erdia itzuliko da erreserba eguna baino 3-7 egun lehenago ezeztatzen bada. Ez da itzuliko dirurik erreserba 48 egun lehenago ezeztatzen bada (non eta ez dagoen eguraldi onik edo ibaia ez dagoen baldintza onetan).

 

  • Arraun-Txiki Urumea ibaian
  • Arraun-Txiki Urumea ibaian
  • Arraun-Txiki Urumea ibaian
  • Arraun-Txiki Urumea ibaian

Jarri harremanetan Petritegirekin