Haurrentzako tailerrak

Sagardoaren mundua era didaktikoan eta dibertigarrian deskubrituko dute

Haurrentzako tailerrak Petritegin

Astigarragako Petritegi sagardotegian, 2 eta 14 urte bitarteko haurrentzako tailerrak antolatzen ditugu. Jokoen bidez, naturarekin lan eginda eta zenbait material erabilita, gehiago deskubrituko dute sagardo naturala inguratzen duen munduaz.

Tailer bat baino gehiago dago, haurraren adina zein den, eta denek dute zerikusia sagarrarekin, arbolarekin eta Petritegiko baserriarekin.

Tailerretan, haurrentzako menuak daude, adinka antolatuta:

2 eta 4 urte artekoentzat:
Frijitukiak (kroketak eta txibierroak) eta izozkia (esnegaina gaileta artean). Edariak: sagar muztioa eta ura. 6 € pertsonako.
5 eta 10 urte artekoentzat:
Frijitukiak (kroketak eta txibierroak), edo tortilla (bakailaoarena, urdaiazpikoarena edo txorizoarena), okel taloa (Eusko Label txekor haragiaren hanburgesa) eta izozkia (esnegaina gaileta artean). Edaria: sagar zukua eta ura. 11 € pertsonako.
11 eta 16 urte artekoentzat:
Tortilla (bakailaoarena, urdaiazpikoarena edo txorizoarena), bakailao frijitua piperrekin, txuleta eta postre osoa. Edaria: sagar muztioa eta ura. 23,70 € pertsonako.

Ordutegia:

Ekainetik urrira, igandeetan, 15:30etik 17:00etara.


Gehienez ere: 20 haur

4 urtez azpikoek helduek lagunduta joan behar dute.

Jarri harremanetan  visitas@petritegi.com  posta helbidean edo 943 45 71 88 telefono zenbakian.

  • Haurrentzako tailerrak
  • Haurrentzako tailerrak
  • Haurrentzako tailerrak

Jarri harremanetan Petritegirekin