
La Petri

Topa egiteko sagardo apardun gorrizka, gozoa eta graduazio alkoholiko bajukoa
ZURE DASTATZE-KUTXA NAHIAGO DUZU?
Aukeratu zure sagardo gustokoenak eta etxera bidaliko dizkizugu benetako sagardo dastaketa egin ahal izateko.
Petri Rosé Otaño familiak ekoiztutako sagardo apardun gozoa eta alkohol-graduazio baxukoa da.
Petri Rosé sagardogile gazteen ausardiari egiten diogun omenaldia da, beren maisuen oinordetza errespetatuz, zapore berriak sortzeko arriskua baitute. Izan ere, garai berriek zapore berriak behar dituzte. Eta orain sagarrak bere eskuetan daude. Orain beraien garaia da.
Petri Rosé sagardo freskagarria da, gaztea, dibertigarria, konplexurik gabea, alkohol gutxikoa eta topa egiteko aproposa. Sagar gozo eta garratzekin ekoizten dugu gure tolaretan. Dieta begano baterako egokia da eta glutenik ez du.
Muztioa era tradizionalen bidez lortzen da, eta, horretarako, sagar garratzak eta gozoak nahastutzen dira. Hartzidura alkoholikoa tenperatura kontrolatuan egiten da, oinarrizko sagardoa lortuz eta ondoren iragazketa eta karbonatazioa egiten dira.
Bista: “Eper moko” kolore gorria eta txinparta fina.
Usaimena: Fruitu gorrien, gereziaren eta sagar berdearen aromak.
Dastamena:Sartzerakoan kili-kili sensatzioa da nagusi, gero oso atsegina den fruitu-sentsazioa dator. Txinparta fina dauka eta bertako sagarraren berezko garraztasunak freskotasuna ematen dio sagardo honi.
Botilako presioa (atm): 4.
Alkohola: % 4,8 bol.
Ez du glutenik.
Alergenoak: sulfitoak.
Botilak posizio bertikalean biltegiratu behar dira, leku fresko, ilun eta usain arrarorik gabea. Zerbitzatu 8ºC-ko tenperaturan, emeki-emeki eta edalontziaren ahoa, apur bat okertuta.