Alkohol gabeko La Petri

Alkoholik gabeko La Petri topa egiteko sagardo aparduna da, gozoa eta alkoholik gabekoa, Otaño-Goikoetxea familiak Astigarragako Petritegi upategian ekoiztua.

ZURE DASTATZE-KUTXA NAHIAGO DUZU?

Aukeratu zure sagardo gustokoenak eta etxera bidaliko dizkizugu benetako sagardo dastaketa egin ahal izateko.

Kutxa
CL : 0.75

4,80 € BEZ barne

Alkoholik gabeko La Petri sagardo apardunaren ezaugarriak

Alkoholik gabeko La Petri topa egiteko sagardo aparduna da, gozoa eta alkoholik gabekoa, Otaño-Goikoetxea familiak Astigarragako Petritegi upategian ekoiztua.

Ama-Lurrari egiten diogun omenaldia da sagardo hau, San Juan bezperan sagastian oinutsik ibiltzea bezala da, elkarren zaintzaren ospakizuna zor dioguna.ari Ireki botila hau eta sagardo gazte, freskagarri eta txinparta fineko honekin egin topa bizitzaren alde!

Alkoholik gabeko La Petri sagardo freskagarria da, gaztea, dibertigarria, konplexurik gabea, alkoholik gabekoa eta topa egiteko aproposa. Sagar garratz eta gozoekin ekoizten dugu gure tolaretan, dieta begano baterako egokia da eta glutenik ez du.

Ekoizpena

Muztioa era tradizionalen ekoizten da, eta, horretarako, sagar gozo eta garratz desberdinak hautatzen dira. Hartzidura alkoholikoa tenperatura kontrolatuan egiten da, oinarrizko sagardoa lortuz eta ondoren iragazi, edulkoratu eta karbonatatzen da. Bukatzeko, alkohol-kentze prozesua burutzen da.

Uztartze

Sagardo hau aperitiborako edo afterworkerako ezin hobea da. Ausartu probatzen sushiarekin, patata “brabekin” edo hanburgesa on batekin.

Ezaugarri organoleptikoak eta zentzumenezkoak

Ikusmena: Hori kolorea berde dirdirekin eta txinparta fina ditu.

Usaimnea: Sagar freskoaren usain atseginak nabarmentzen dira. 

Dastamena: Sarrera freskagarria du, garraztasun sotilaren eta gozotasunaren arteko orekak ahoan sensatzio atsegina ematen du, alkohol faltari horrela konpensatuz. Txinpartek fruta sentsazioa azpimarratzen dute.

Ezaugarriak

Botilako presioa (atm): 4.

Alkoholik gabekoa (<1% vol.)

Ez du glutenik.

Alergenoak: sulfitoak.

Kontserbazioa eta zerbitzua

Botilak tente gorde behar dira, leku fresko, ilun eta usain arrarorik gabeko batean. Zerbitzatu 8ºC-ko tenperaturan, emeki-emeki xukatuz eta koparen ahotik oso gertu, hau pixka bat okertuta dagoela.

Zuretzat interesgarria izan daiteke