Sagardoari buruz gehiago ikasi nahi?
Ba al dakizkizu sagardoa dastatzean kontuan hartu beharrekoak?
Petritegik gure edariaren inguruko ezagutzak zabaltzen lagunduko dizu "kata partikularrentzat" zerbitzu berriari esker. Enologo baten eskutik sagardoa dastatzeko orduan kontutan eduki beharreko oinarrizko kontzeptuak ikasi ahal izango dituzu.
Helburua, zentzumen esperientzi pertsonalen bitartez, kontzientzia kritikoa lortzea da. Sagardoa dastatzeko garaian bere kalitatea hobeta baloratu ahal izateko.
"Kata" edozein pertsonari zuzendua dago, beti 6 lagun edo gehiago taldeokk sortzearen baldintzapean. Katara asistentziak 10€ / pertsonako prezioa du.
Katak, astelehen, astearte eta ostegunetan egin ahal izango dira, arratsaldez 19:00tatik 20:00tara.
Erreserbak gutxienez astebateko epeaz egin beharko dira: reservas@petritegi.com edota 943 457 188 telefonora deituz.
Nahi izanez gero, aukeran duzue kata + sagardotegi menua (1.zk) 35€ / pertsoneko prezioan.
Anima zaitezte!!!

PETRITEGI SAGARDOA Tel: 943 457 188 - 943 472 208 Fax: 943 452 469 Petritegi Bidea 20115 - ASTIGARRAGA (Gipuzkoa) Webgunea mapa