Pixel de Facebook

Sagardo naturala egiteko sagarrak

Sagardo orekatua, lodia eta zaporeduna

Sagardo sagarra biltzen, Petritegin

Sagardoa egiteko, sagardotarako ehunka sagar mota ere erabil daitezke. Sagar gaziak, gozoak eta mikatzak behar bezala konbinatuta, oreka lortuko dugu gure sagardoaren zaporean. Gure upategian egindako nahaste hautuek ñabardurak izango dituzte kolorean, usainean eta zaporean.

Lehengaia, sagarra, oso inportantea da prozesu osoan, eta sagar moten, klimatologiaren eta biltzeko momentuaren araberakoa aterako da sagardoa. Petritegin, 25 bat sagar mota erabiltzen ditugu; horietako asko geure uztakoak. Gure familia beti aritu da sagardotarako sagarrondoak landatzen. Gaur egun, landaketa sistema moderno eta ekonologiko baten alde ari gara.

Non lortzen ditugu?