Sagarrondoz inguratuta dago Petritegi, Astigarragako herrian, Euskal Herriko sagardoaren lurren bihotzean.
Petritegi baserrian 1558. urtea baino lehenagotik etenik gabe garatu den sagardo-jardueraren bilakaerak eman duen emaitza da gure sagardotegia.
XVI. mendean Gipuzkoako lurretan sortu ziren baserri-dolareetako bat izan zitekeen sortu zenean, gero saldu ahal izateko sagardoa egiten zuen eraikin bat.
Otaño-Goicoechea familiak 5 belaunaldi daramatza Petritegi baserriko sagardo jarduera zuzentzen, XX. mende hasieratik gaur arte.
Hasiera-hasieratik, sagardoaren kalitatea hobetzearen eta gure instalazioak gaurkotzearen aldeko apustua egin dugu.
Gaur egun, Petritegi sagardotegia sagardoa dastatzeko toki paregabea duzu: naturaz inguratuta gaude, sagastien barnean, Donostiatik 5 km-ra; jangela eroso eta goxoak ditugu, eta sagardoarekin bat datorren gastronomia duzu aukeran bertan; gure upeltegi zabalean 40 upel baino gehiago daude, urte osoan; gure bezeroen zerbitzura, 70 urte baino gehiago daramatzagu lanean.

PETRITEGI SAGARDOA Tel: 943 457 188 - 943 472 208 Fax: 943 452 469 Petritegi Bidea 20115 - ASTIGARRAGA (Gipuzkoa) Webgunea mapa