Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Bapo Kantari 2023

2023.10.04 / Azken berriak

Duela hamar urte Astigarragako ikastolako eta Norberto Almandoz musika eskolako irakasle eta guraso batzuk “Bapo kantari” antolatu genuen, kantu afaria. Afalondo ederra pasa genuen. Geroztik urtero antolatu dugu, pandemia garaiko bi urteetan izan ezik.

Aurten berrikuntza batzuekin gatoz. Orain arte maiatzean egin izan dugu, ostiral iluntze batean, baina oraingoan urrira ekarri dugu hitzordua eta larunbat eguerdira.

Gogotsu gatoz berriz ere, kanturako gogoz, bazkalondo bikain bat pasatzeko asmoz.

Aurrekoetan bezala, ederki bazkaldu eta kantuan ariko gara, eztarria urratu arte.

  • Eguna: urriak 28 (larunbata).
  • Ordua: 13:30.
  • Non: Petritegi Sagardotegian.
  • Menua: sagardotegiko menua arrainarekin, kafea eta kopa.
  • Prezioa: 41,50 euro.
  • Txartelak salgai: Petritegi Sagardotegiko dendan.
  • Antolatzaile eta partehartzaileak: musika eskolako eta eskolako ikasle eta guraso saltsero batzuk eta Petritegi Sagardotegia.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?