Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Instagram-eko abenduko zozketa

2023.12.11 /

1.- ZOZKETAREN ENPRESA ARDURADUNA ETA SUSTATZAILEA:

Zozketaren enpresa sustatzailea PETRITEGI SAGARDOAK 2011, S.L. da. Helbidea: Petritegi Bidea, 8, 20115 Astigarraga, Gipuzkoa. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta: Sozietateen liburuko 2516. liburukia, 22. orria, SS-33561 orria, 1. inskripzioa eta IFZ. B75043877 (aurrerantzean, sustatzailea).

2.- SUSTAPENAREN IRAUPENA:

Sustapena 2023ko abenduaren 11ean hasi eta 17an bukatuko da.

3.- SARIA ETA SARI EMATEA:

Zozketa honen xede den saria honako hau da:

  • Sagardotegiko 2 menu.
  • Petritegiko produktuen kutxatila bat.

Saria ez da trukatuko eskudirutan edo beste edozein gauzatan.

4.- ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BALIDINTZAK:

Zozketaren parte-hartzaileak 18 urtetik gorakoak izango dira eta agiri bidez frogatu beharko dute adinez nagusi direla saria ematen denean. Sustatzailea konturatzen bada parte-hartzaile bat adingabea dela, berehala deskalifikatuta geldituko da eta zozketatik kanpo.

5.- ZOZKETAN PARTE HARTZEKO MODUA:

Zozketan parte hartzeko, jatetxeko bezeroek beren esperientzia partekatu beharko dute Instagramen, story moduko argitalpen baten bidez (bideoa edo argazkia).
Ezinbestekoa da @petritegi aipatzea argitalpen horretan.
Era berean, beharrezkoa da erabiltzailearen profila publikoa izatea, sustatzaileak argitalpen hori jaso ahal izan dezan.

6.- ZOZKETA GAUZATZEA:

Zozketa 2023ko abenduaren 18an egingo da. Irabazleak ausaz hautatuko dira partaidetza guztien artean, zozketen online aplikazio baten bidez.

Sustatzaileak eskubidea izanen du parte-hartzaile bat deskalifikatzeko, zozketaren izpirituaren edo asmoaren kontrako jokabiderik atzemanez gero.

7.- ZOZKETAREN IRABAZLEEI JAKINARAZTEA:

Irabazleekin harremanetan jarriko gara Instagramen zuzeneko mezu baten bidez. Baldin eta, 3 eguneko epean, irabazleek erantzuten ez badute eta/edo saria errefusatzen badute, sustatzaileak beste zozketa bat egin ahal izango du gainerako parte-hartzaileen artean, bisitaldiko postu hutsak betetzeko.

8.- OINARRIAK ONARTZEA:

Parte hartuz, parte-hartzaileek oinarri hauek guztiak onartzen dituzte. Sustatzaileak beretzat gordetzen du zozketa kentzeko edo oinarri hauek edozein unetan aldatzeko eskubidea, aurreabisurik eman gabe.

 

9.- DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA:

Sustatzaileak irabazleei izen-abizenak, posta elektronikoa eta telefonoa eskatuko dizkie saria emateko prozesua kudeatzeko.

Halaber, irudiaren identifikazio-datuak bilduko dira www.petritegi.com webgunean eta PETRITEGIren sare sozialetan argitaratzeko, baldin eta horretarako baimena ematen badute.

Sustatzaileak honako helburu zehatz, esplizitu eta legitimo hauetarako biltzen ditu datuak: irabazleen datuetarako, zozketa hau egitea.

Sustatzaileari datu pertsonalak tratatzeko aukera ematen dioten oinarri legitimatzaileak hauek dira: irabazleen datuetarako, sustatzaileak zozketa honi buruzko informazioa emateko eta ikusteko duen interes legitimoa eta irabazleen baimena.

Sustatzaileak ez dizkie datu pertsonalak hirugarrenei emango, salbu eta irabazleen eta haien laguntzaileen irudia www.petritegi.com webgunean eta PETRITEGI bertan dagoen sare sozialetan argitaratzea.

Parte-hartzaileak eskubide hauek erabil ditzake administracion@petritegi.com helbidera idatzita:

Erabiltzen ari diren pertsonaren datuak, zein helbururekin erabiltzen ari diren, datuen jatorria eta hirugarrenei egindako lagapenak ezagutzeko eskubidea.

Osatugabeak edo zehaztugabeak badira, datuak aldatzeko eskubidea.

Bere datuak ezabatzeko eskubidea, datu horiek eman zituen helburua desagertu bada, tratamendua ez da zilegi eta legean aurreikusitako beste kasu batzuk ere bai.

Aurka egiteko eskubidea, bere datuak helburu jakin batzuetarako erabil ez daitezen edo egoera jakin batzuetan tratamendua bertan behera utz dezaten eskatzeko.

Tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, baldin eta egiaztatzen bada tratamenduaren zehaztasuna, tratamenduaren zilegitasuna, erreklamazioen tramitazioa eta antzeko inguruabarrak.

Horrez gain, parte-hartzaileak baimena bertan behera utzi ahal izango du, administracion@petritegi.com helbidera idatziz, eta egoki iritzitako Kontrol Agintaritzaren aurrean erreklamazioak aurkeztu.

 

Datu pertsonalak babesteko 2016/679 (EB) Erregelamenduari jarraiki, sustatzaileak erabiltzailearen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko neurri tekniko eta antolakuntzazko guztiak hartu ditu, eta bermatzen du emandako informazio pertsonala babesteko bere langileak behar bezala gaituta eta informatuta daudela.

Sustatzaileak parte-hartzaileen datuak tratatu eta mantenduko ditu zozketa egiteko beharbeharrezkoa den denboran, bai eta irabazlearen datuak ere, mugarik gabe, lehen aipatutako eskubideak erabiltzen direnean edo emandako baimena baliogabetzen denean izan ezik. Informazio gehiago nahi izanez gero, parte hartzaileek helbide honetara jo dezakete: administracion@petritegi.com

 

10.- BESTELAKOAK:

Sustatzaileak zozketaren edozein alderdiri buruzko erabakia behin betikoa eta loteslea da, eta ez du inolako errekurtsorik onartuko.

Zozketa Espainiako legeriak arautzen du, eta zozketan parte hartzen dutenak Donostiako epaitegien jurisdikzioaren mende jartzen dira.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?