Petritegin euskal sagar eta sagardoaren milaka urteko kultura ezagutu eta goza dezazun nahi dugu. Bisita ezazu Astigarragan kokatutako 1526ko Petritegi baserrian jatorria duen gure upategia eta kultur eta gastronomía esperientzia paregabea biziko duzu. Hori guztia sagarrondoz inguraturiko natur ingurune batean, eta Donostiako erdigunetik 7 km-ra baino ez. Zure zain gaude!
Euskal sagardoaren kultura eta gure gastronomia ezagutu eta gozatzeko pentsatutako esperientzia. Petritegiko leku ezezagunenak bisitatuko dituzu, eta, ondoren, sagardotegiko menu tradizional bikaina dastatuko duzu. Sagardo naturala eta sagar zuku ekologikoa ez dira faltako.
Esperientzia egoki batek euskal sagardo naturalaren mundua erakutsiko digu: Petritegiko sagarrondoak ezagutuko ditugu; sagar motak eta horien polinizazioa, sagardogintza eta kontsumoa.
Petritegin sagardoak zer-nolako garapena izan duen erakutsiko dizugu. Bisita gaitzazu, eta ezagutu euskal sagardotegia barnetik, gida aditu baten laguntzaz. Gainera, sagardoa zerbitzatuko duzu upeletik bertatik.
Petritegik aukera ematen dizu Astigarragan ostatu hartzeko, euskal sagardoaren kulturaren bihotzean, gure azken proiektuari esker: Sagarlore landa-hotela. Sagarlorek kalitateko ostatua eta espiritu ekologikoa eskaintzen dizu.
Zeure sagardoa egiten erakutsiko dizugu. Ekimen honen bidez, haurrak era irudimentsuan erakarri nahi dira sagardoaren mundura, dakien batek lagunduta.
Gure sagardotegian afaldu eta sagardoa txotxetik hartzen duzun bitartean, abeslariez gozatu eta bertan sortzen den giro bereziaz disfrutatzeko aukera izango duzu.