Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi Kantuz

2015.11.25 / Azken berriak , esperientziak



Abenduaren 19an
, lehenengoz, oso egun berezia izango da Petritegin: Petritegi Kantuz.

Angel Mariezkurrenak antolatzen du, eta sagardotegia beteko dugu herri kantez eta euskal folklorez.

20:30ean hasiko da, menu gozo batekin: txorizoa sagardo erara, bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, legatz buztana, eta txuleta, eta azkenburuan, gazta, irasagarra, intxaurrak eta Tolosako zigarrotxoak eta teilak. Kafea eta kopatxoa ere sartzen dira, eta, jakina, Petritegiko upeletako sagardoa!

Liburu bat banatuko da 172 herri kantarekin, eta musikariek lagunduta kantatuko dugu. Geure tradizioaz eta hizkuntzaz diharduten kantuak izango dira.

Horretaz gainera, Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariak arituko dira, gurekin batera kantari eta upeletan bertsoak botatzen.

Egun horretan, gastronomiaz eta euskal kulturaz batera gozatzeko parada izango dugu.

Nork etorri nahi du?

Petritegi Kantuz eguneko prezioa, 36 euro + kantuen liburua 4 euro.

Mesedez, aldez aurretik abisatu agertuko zaretela:

943 45 71 88
marijo@petritegi.com

Zuen zain gaude!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?