
PETRITEGIKO SAGARDO SAGAR-BAKARRAK
HAUTATUTAKO BERTAKO SAGARREKIN EGINAK
Ekoizpen bakarreko sagardo hauen berezitasuna, hauetariko bakoitza bertako sagar mota bakar batekin ekoiztu dela da. Euskal sagardogintzan oso gutxi arakatu izan den ezohiko teknika enologiko honek, zapore, kolore eta lurrin berriak ematen dizkio edariari.
Irailean eta urrian sagastirik onenetan bildutako eta hautatutako sagarrekin, gure ekoizpen taldeak bizia eman die hiru harribitxi gastronomiko hauei. Hiru gourmet sagardo, bakarrak eta errepikaezinak, tradiziotik eta abangoardiatik sortuak, eta hauek dastatzeak sortzen dituen emozio berberen izenekin bataiatu ditugunak: alaitasuna, ausardia eta suharra.
Parte hartu Sagardo sagar-bakarren DASTAKETA JOKOAN
Eskaneatu kutxatila bakoitzean dagoen QR kodea, eman zure iritzia eta parte hartu bi lagunentzako Petritegirako bost bisita gidatu bereziren zozketan. Bertan, gure sagar-bakarren ekoizpen sekretuak ezagutuko dituzu, eta gure enologoarekin batera dastatzeko aukera izango duzu. Ikusi jokoaren oinarriak

Alai
sagardo apartekoa, gaztea eta alaia da. Sagardo sagar-bakar hau irailean Miñegi (Astigarraga) eta Agote-txikiko (Getaria) sagastietan aukeratutako Txalaka sagarrekin soilik ekoiztu da. Sagardo zitrikoa eta freskoa.
Erosi
Ausart
kolore eta zaporetan garratza da. Urrian, Antzieta (Alkiza) eta Agote-Txikiko (Getaria) sagastietan aukeratutako Urtebeti Handi sagarrekin soilik ekoiztu da. Sagardo ausart eta konplexua aldi berean.
Erosi
Suhar
-ek maitale onenek bezala denbon irauten duen zaporea du. Sagarrek sagardoa kolore gorrixkaz koloreztatzen dute, sentsualitatea areagotuz. Urrian Agote-Txikiko (Getaria) sagastiatan aukeratutako Goikoetxe sagarrekin soilik ekoiztu da.
ErosiOSPAKIZUN ETA KONEXIO UNEETAZ GOZATZEKO SAGARDO EZINHOBEAK
SAGARDOA
Alai
Garraztasuna
eta freskura
- Uztartu ezazu
- Foie
- Fruitu lehorrak
- Itsaskiak
- Gaztak
SAGARDOA
Ausart
Garraztasuna eta iraunkortasuna
- Uztartu ezazu
- Zizka-mizka
- Arrainak
- Haragi zuriak
- Gaztak
SAGARDOA
Suhar
Mikaztasuna eta iraunkortasuna
- Uztartu ezazu
- Kontserbak
- Hestebeteak
- Haragi gorriak
- Gaztak

PETRITEGIKO SAGARDO SAGAR-BAKARRAK NOLA DASTATU
10 eta 13 gradu arteko tenperatura ezinbestekoa da sagardoa modu egokian dastatzeko.
Lurrinen eta zaporeen eztandaz gozatzeko beharrezkoa da sagardoa edalontzian apurtuz zerbitzatzea.

PETRITEGI SAGARDO SAGAR-BAKARREKIN UZTARTZEA
Bere moldakortasunak plater ugarirekin uztartzeko aukera emango dizu, haragi eta gaztetatik hasi eta gozoki eta entsaladetaraino. Senari jarraitu eta zure plater gogokoenekin uztartzearen esperientziaz gozatzera gonbidatzen zaitugu.