Erosketa baldintzak
Erosketa segurua
Segurua al da Petritegi.com webgunean erostea?
Zure eskari guztien, fakturazio datuen eta bidalketen gaineko segurtasuna gordetzeko, kodetze industrial estandarrerako protokoloa erabiltzen dugu; hauek dira protokolo horren siglak: SSL (Secure Sockets Layer edo Konexio Segururako Geruza Protokoloa euskaraz).
Egiazta dezakezu zure nabigatzailea segurua dela giltzarrapoaren sinboloa agertzen bada eta ikus dezakezu, era berean, URLa zertxobait aldatu dela: ez da http hasten, https baizik.
Petritegik aukera ematen du txartelarekin ordaintzeko segurtasuna maximoa da. Gogoratu segurua ez balitz Petritegik ez lizukeela eskainiko.
Zalantzarik baduzu edo zeozer galdetu nahi badiguzu, gurekin egon besterik ez duzu: sidreria@petritegi.com. Zeharo zure esanera gaude!
Aldaketak eta itzulketak
Nola alda dezaket edo itzuli nire eskaria?
Indarrean den araudiaren arabera, eskaria jasotzen denetik, 7 egun daude itzulketak onartzeko. Itzulketa edota erreklamazio guztiak 24 orduren barnean egin behar dira eskaria jasotzen denetik kontatzen hasita. Horretarako, adeitasunez eskatzen dizugu telefonoz jakinarazteko Astigarragako gure egoitzara +34 943 472 208 edo posta elektronikoz sidreria@petritegi.com, adieraziz zein produktu itzuli nahi duzun eta zergatik. Kasu hauetan bakarrik onartuko dugu produktuak itzultzea:
Hondatuta badaude edo okerreko bidalketak badira. Kasu honetan, Petritegik bere gain hartuko ditu itzulketa gastuak, betiere bezeroak era sinesgarrian jakinarazten badio inguruabar hori Petritegiri eskaria jasotzen denetik zazpi (7) egun igaro baino lehen. Jakinarazpena eginda, Petritegiren garraio enpresa joango da okerreko edo hondatutako eskaria jasotzera; ordurako, erabiltzaileak jakinarazia izango dio Petritegiri nora eta noiz joan behar den eskaria jasotzera.
Itzulketa egiteko, produktuak behar bezala egon behar du, eta zeharo inportantea da berak zekarren bilgarrian egotea. Itzulketa gauzatzeko, eskariarekin batera igorritako ordainagiria edo faktura aurkeztu behar duzu. Salgaia gure biltokira iristean eta nola dagoen ikusi ondoren, produktua aldatuko dizugu 30 lanegunen barnean. Inoiz edo behin, pasatzen da epe hori gainditzea gure enpresarekin zerikusirik ez duten kausengatik. Kontuan izan salgaiak oso kalitate handikoak direla, eta horietako batzuk artisau erara eginda daudela; horregatik, kalitatea bermatzeko, gerta daiteke, zenbaitetan, erreakzio epea aldatzea (betiere zerbitzurik onena eskaintzeko hobe beharrez). Kasu berezi horietan, ahal den arinena jakinaraziko dizugu epearena, zure interesekoa edo gogokoa den alternatiba bat eskaintzeko. Nolanahi dela ere, barkatu eragozpenak, mesedez.
Itzulketa onartzen bada baina baldintzaren bat ez bada betetzen, zurekin harremanetan jarriko gara, eta onartu ez ditugun artikuluak zuri itzultzea eskainiko dizugu. Itzulketa horretako gastu guztiak, artikuluaren garraioa barne, zure kontu joango dira. Aukera hori ez baduzu onartzen, Petritegi geldi daiteke artikulu horiekin eta horien zenbatekoarekin.
Produktua ez baduzu gogoko, aldatu bakarrik egin dezakezu gure katalogoko beste batekin, eta inola ere ezingo duzu ordaindutako dirua berreskuratu.
EZIN DA ALDATU ETA ITZULI IREKI DIREN EDO ZIGILUA KENDU ZAIEN PRODUKTUAK.
MESEDEZ, ZIURTATU ARRETAZ EROSITAKO PRODUKTUA ZEUK ESKATUTAKO BERA DELA.
Aipatu arrazoiengatik itzulketa egiteko, Petritegiren baimena beharko duzu aldez aurretik, eta zeuk ordaindu beharko dituzu jasotzera joateagatik eta produktua berriz bidaltzeagatik sortu diren gastu guztiak. Itzuli beharreko salgaia jasotzean, biltegiko arduradunek ikusten badute ez dagoela Petritegik adierazitako itzulketa baldintzetan, berriz ere erosi den helbidera igorriko dira, eta garraio gastuak zeuk ordaindu beharko dituzu.
Gure saltokira itzultzea: Internetez erositako artikuluak itzul daitezke gure egoitzan, Astigarragako Petritegi Bidera (20115, Gipuzkoa, Espainia), eta hor, ireki ez diren edo zigilua kendu ez zaien produktuak bakarrik onartuko dira. Itzulketak onartzeko, eskariarekin igorritako ordainagiria edo faktura erakutsi behar da.
Ordaintzeko moduak
Nola ordain dezaket erosketa?
Visa eta MasterCard kreditu txartelekin ordain daitezke erosketak; orobat, zordunketa txartel hauekin: 4B, Maestro eta Visa Electron; eta PayPal sistemarekin. Edonola ordaindu nahi dela ere, erosketa prozesuko ordainketa pantailan egin behar da hautua.
Eskaria egiteko datu pertsonalak bete eta gero, aukeratu duzun on line ordainketa plataformaren bidez ordain dezakezu hura. Bi plataformek informazioaren pribatutasuna bermatzen dute, eta informazioa babesten dute erabiltzailearen datuak helarazten diren bitartean; hala, salerosketa seguruak egin ahal dira, erabiltzaileari datuen kudeaketa egokia eta konfidentziala bermatuta.
Ordainketa plataformak kreditu txarteleko xehetasunak sartzeko eskatuko dizu, eta, berebat, zenbait datu pertsonal, hala nola izen-abizenak eta NAN.
Ordainketa egin ondoren, mezu elektroniko bat helduko zaizu eskaria abian dela berresteko.
Zortzi kutxa baino gehiagoko erosketak telefonoz egingo dira, +34 943 472 208 edo posta elektronikoz, helbide honetan: pedidosweb@petritegi.com. Bestalde, banku transferentziaz ere ordain dezakezu; horretarako, gure taldeko teknikari batek laguntza pertsonalizatua eman ahal dizu, orobat bidalketaren xehetasunak jaso eta IBAN edo kontu korrontearen zenbakia eman.
Bidalketen gaineko informazioa
Bidalketa nazionalak
Bidalketa automatikoko helbideek oraingoz penintsula barnekoak izan behar dute. Gure produktuak Balear edo Kanariar uharteetan jaso nahi badituzu, mesedez, jarri harremanetan gurekin pedidosweb@petritegi.com helbide elektronikoan, eta jakinaraziko dizugu zein diren zure eskarirako tarifarik egokienak. Etengabe dihardugu merkatuko tarifarik merkeenak eskuratzeko eta aldi oro preziorik onenak eskaintzeko.
Entrega epea 3 lanegunetakoa da, eskariaren ordainketa berresten denetik hasita. Gurekin zerikusia ez duen atzerapenen bat dagoela detektatzen badugu, erabiltzaileari jakinaraziko diogu posta elektronikoz edo telefonoz, eta zergatiak azalduko dizkiogu, alternatibak eskaintzearekin bat, zure interesa gordez eta betiere zure erosotasuna ahalik eta handiena izateko gogoz.
Produktua biltegitik aterata, eskaria berresten duen mezu elektroniko bat jasoko duzu, eta mezu horretan, normalean, jarraipen zenbaki bat izango duzu. Zenbaki horrekin bidalketa nola doan kontsultatu ahalko duzu garraio enpresaren webgunean.
Garraio enpresak erabiltzaileak adierazitako helbidean entregatuko du paketea, ordu komertzialean. Garraio enpresa bi aldiz segidan saiatuko da paketea entregatzen. Entrega ezin izan bada egin, mezulariak salgaia itzuliko dio Petritegiri, Astigarragako Petritegi Bidean (20115, Gipuzkoa, Espainia). Horren ondorioz sortutako gastuak eta berriz bidaltzeak sor ditzakeenak erabiltzailearen kontu joango dira.
Bidalketa gastuak
Euskal Herria:
Bidalketa gastuak doakoak dira 75 eurotik gorako erosketak eginez gero. Hortik beherako erosketetan, 7 euro kobratuko dira bidalketa gastuetarako. Ikusteko moduan adieraziko da erosketa prozesuan.
Penintsula:
Bidalketa gastuak doakoak dira 75 eurotik gorako erosketak eginez gero. Hortik beherako erosketetan, 9,95 euro kobratuko dira bidalketa gastuetarako. Ikusteko moduan adieraziko da erosketa prozesuan.
Nazioartekoak:
Oraingoz, ez da egiten bidalketa automatikorik beste herrialde batzuetara, baina, zure eskaera jaso nahi baduzu, ez dudarik egin gurekin kontaktuan jartzeko pedidosweb@petritegi.com helbide elektronikoan; horrela, informazioa helaraziko dizugu erosketa prozesuaz eta horri loturiko bidalketa gastuez.
Egunero egiaztatzen dugu badagoela salgai guztietatik webgunean. Hala ere, zenbaitetan, eskari kopuru handiak izaten dira, artikulu jakin batzuena, eta bidalketa ezinbestean atzeratu behar izaten da. Bezeroak horren jakitun jarriko dira, eta Petritegik inola ere ez ditu bere gain hartuko atzerapen horiek.
Nola erosten den
Prozesua ondo uler dezazun
Erostea erosoa eta erraza da, intuizioz egiten da. Gure webgunea diseinatuta dago aurkezpen edo hasiera orritik beretik geure marken eta produktuen zerrenda osoa izan dezazun; gu ezagutzeko eta gurekin harremanetan jartzeko modua egin dezazun; eta, orobat, bidalketa baldintzak eta erosketa orga ikus ditzazun.
Gure produktuak ikusteko, orrian nabiga dezakezu. Bilaketa amaituta, gehitu produktua saskira, EROSI aukera erabilita. Hortik aurrera, prozesu erraz eta seguru bat abiatuko da, eta aukeran izango duzu saskira produktu gehiago sartzea edo eskaria amaitzea. Eskaria amaituta, berriz, ordainketa orria azalduko zaizu.
Ordaintzeko orduan, aukeran edukiko duzu kreditu txartela edo PayPal erabiltzea; edonola ere, segurtasun neurririk handienekin ariko zara. Inportantea da eskari eta bidalketa berrespenak toki jakinean gordetzea.
Eskaria behar bezala egin duzula jakingo duzu, berrespena posta elektronikoz jasotzen duzunean. Ez baduzu berrespenik jaso, jarri gurekin harremanetan gure dendarekin ordu komertzialetan +34 943 472 208 telefono zenbakian. Hor argituko dizugu edozein zalantza. Nahiago baduzu telefono zenbaki horren bitartez banku transferentziaz ordaindu, deitzean adieraziko dizugu nola egin behar duzun.
Erosketak egiteko, izena eman dezakezu webgunean, edo datuak sartu, produktu bat erosi bakoitzean. Gure gomendioa da lehenengoz erostera zoazenean ematea izena Petritegi.com-en; izan ere, horrela, etorkizuneko bisitetan, posta helbidea eta pasahitza sartu besterik ez duzu egin beharko, eta horrek asko erraztuko du prozesua.
Alde horretatik, nabarmendu nahi genuke bidalketa eta datu pertsonalekin zerikusia duen informazioa baino ez dela gordean gelditzen; beraz, ez dugu jasotzen ez gordetzen kreditu txarteleko daturik; horiek zuzenean kudeatzen baititu ordainketa plataformak.
Egunero egiaztatzen eta eguneratzen dugu gure biltegiko stocka, webgunean ahalik eta informaziorik zehatzena izan dezazun produktuak eskura ote dauden. Hala ere, ohiz kanpoko eskari kopuruak gerta daitezke, eta ondorioz, eskatutako produktua atzeratu egin daiteke. Kasu horretan, salgaia jaso dezazun aukerarik onena zein den azalduko dizugu.