Petritegi sagardotegian hiru jantoki daude: Sagar, Baserri eta Arrantzale. Horietako bakoitza girotuta dago sagardoarekin zerikusia duen gairen batekin. Zatoz gure menua dastatzera.
OHARRA: “Baserri- Borda” eta ”Arrantzale” jangelak puntualki ez erabilgarri egon litezke.
Wifia doakoa da gure jantoki guztietan.
Sarbidea egokituta dago gure intalazio guztietan.
Haurrekin daudenen egonaldia errazten dugu: aldagelak eta umeentzako jarlekuak.
Doako aparkaleku zabala.
Segurtasun kamerekin zainduta dagoen egoitza.
Gure jantokiak klimatizatuta daude.
Autokarabanetarako zerbitzuak.
Produktuen denda.
Zeliakoentzako menua.
Hortik sartzen da sagardotegira. Hor daude harrera lekua, upeletako sagardoa dastatzeko edalontziak eta leiho bat gure ikatz arranparrilari begira egon nahi duenarentzat. 150 lagunentzako tokia du; upategira joan daiteke hortik, baita beste bi jantokietara ere. Mugikortasuna gutxituta dutenentzako komunak ere baditu, eta umeentzako aldagela.
Gipuzkoako ohiko baserrien erara apainduta dago jantokia, Petritegiko gure baserri honen omenez, sagardotegien eta gure familiaren jatorria baita. Jantokiak bi zati ditu, eta tartean panel kristaldun mugikor bat; hura irekitzean, osorik gelditzen da, eta 180 lagunentzako tokia hartzen du (ekitaldiak, bilerak, enpresak...). Komuna du, eta upategira sar daiteke hortik.
Jangela hau pribatizatu liteke. Informazio gehiago 943 457 188 telefonora deituz.
Euskal arrantzaleen munduan girotuta dago; izan ere, antzinatik izan du oso lotura estua sagardoarekin. Arrantzaleek sagardo asko kontsumitzen zuten hala itsasora irteten zirenean nola lurrean gelditzen zirenean. Maiz joaten ziren itsasbazterreko herrietako zein hirietako sagardotegietara. Jantokiak sarbide propioa du upategira, 90 lagunentzako tokia eta komuna.
Jangela hau pribatizatu liteke. Informazio gehiago 943 457 188 telefonora deituz.
43.29068º <abbr="Norte">I</abbr>
1.94097º <abbr="Oeste">M</abbr>
Taxi Gipuzkoa
943 400 500