Pixel de Facebook

Petritegi

Bost belaunaldi sagardogintzan

Sagardoa zerbitzatzen, upeletik bertatik, txotxaren usadioan

Petritegi, zurezko tolare bat izaten zuen, bere lursailetako sagarrekin sagardoa egiteko. Sagardoa familian kontsumitzeko ekoizten zen, baina saldu ere saltzen zen Gipuzkoako arrantzaleen ontzidiak hornitzeko, partikularrentzako eta sagardoaren tabernetan edo sagardotegietan kontsumitzeko.

Gaur egun, Petritegi sagardotegia toki egokia da sagardoa eta euskal gastronomia dastatzeko: natura betean, sagarrondoz inguratua eta Donostiatik 5 kilometrotara besterik ez.

Gure Historia

  • Tolarea

    Geure sagardo naturala ekoizten dugu

    Gure familiak 100 urte baino gehiago daramatza sagardo naturala egiten eta saltzen.

  • Upategia

    Gure sagardoaren bihotza

    Upategia da tokirik onena bizipen gastronomiko eta kultural paregabea izateko.

  • Pedro Otaño, gure aitona

    Antzinatasun eta tradizio handiko sagardotegia

    Pedro Otaño, gaur egun Petritegi sagardotegia den honen antzindaria.

  • Sagastiak

    Autoktonoak eta kalitatezkoak

    Sagardo sagarrik estimatuenak erabiltzen ditugu: moko, urtebi txikia, urtebi haundia...

Sagardoa zerbitzatzen, upeletik bertatik, txotxaren usadioan
Petritegi baserriko upategia berezia eta bakarra da. Hemen sagardoaren kultura deskubritu ahalko duzu; izan ere, euskal gizartean jatorritik izan du presentzia eta garrantzi izugarria. Gozatu txotxaren usadioaz urte osoan: mahaikide guztiekin jantokitik upategiraino joatea eta handik sagardoa hartzea txotxaren usadioari hasiera ematea da. Sagardogileak emango du beste sagardoetatik dastatzera.

Upategian sagardogilea eta sagardozaleak elkartzen dira; sagardogileak bere lanaren emaitza eskaintzen die sagardozaleei, eta horiek beren iritzia eta aitortza adieraziko diote. Era berean, elkarrengandik bereiz dauden mahaikideak hantxe topa daitezke, upategian, sagardoa dastatzera doazen bakoitzean.

Etorri nahi duzu gure upategia ikustera?