Sagardoa gustukoa baduzu, Petritegin aukera ematen dizugu sagardoa dastatzen ikasteko. Enologo baten eskutik, iritzi kritikoa izaten ikasiko duzu, zentzumen pertsonaletan oinarrituta; horrela, sagardoaren kalitatea hobeto baloratzen ikasiko duzu. Era berean, bisita gidatu ezberdinak eskaintzen dizkizugu, euskal sagardo naturalaren ekoizpen prozesua ezagutu dezazun. Horretaz gainera, esperientzia gastronomiko eta kultural berezia biziko duzu!
Petritegin sagardoak zer-nolako garapena izan duen erakutsiko dizugu. Bisita gaitzazu, eta ezagutu euskal sagardotegia barnetik, gida aditu baten laguntzaz. Gainera, sagardoa zerbitzatuko duzu upeletik bertatik.
Esperientzia egoki batek euskal sagardo naturalaren mundua erakutsiko digu: Petritegiko sagarrondoak ezagutuko ditugu; sagar motak eta horien polinizazioa, sagardogintza eta kontsumoa.
Sagardoaren eta euskal gastronomiaren zaleentzat pentsatutako plana; Petritegiko "Sagardoa" esperientzia sartzen da, eta sagardotegietako menu tradizionala dastatzea sagardo naturalarekin.
Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta Pasaiako Itsas Kultur Faktoriak (Albaola) sagardoari eta itsasoari lotutako euskal kultura ezagutzeko aukera ematen du pakete turistiko honetan. Bisitatu Albaola eta gozatu sagardo menu aberats batez!
Petritegik aukera ematen dizu sagardo naturalaren gainean dituzun ezagutzak handitzeko enologo baten eskutik. Horrek erakutsiko dizkigu sagardoa dastatzeko orduan eduki beharreko oinarrizko nozioak.