Gure sagardotegiaz gozatzeaz gain, turismo, atseden eta aisialdi egun batzu pasa nahi dituzu? Ba oso erraza izango zaizu, Petritegitik gertu ostatu hartzeko leku ugari bait dituzu.
Gipuzkoa, tradizio, kontraste eta leku ugari ezagutu ahal izateko lurraldea da. Gure sagardotegira egingo duzun bisitaz baliatuz gipuzkoan zehar turismo egun batzu egitea dudarik gabe plan paregabea da.
Astigarrraga eta inguruetan zure beharretara egokituko diren ostatu ezberdinen aukera zabala duzu. Aterpetxe, landaetxe, apartamendu, hotel eta pentsioen artean aukeratu ahal izango duzu. Aukeratu zure ostatu gogokoena!
Sagarlore Hotela, Petritegi sagardotegitik 300metrotara kokatua dago eta Otaño-Goikoetxea familiarena da. Duela gutxi eraikitako nekazal hotel, xarmadun eta ekologikoa da. Sagarlore Gipuzkoako sagardoaren kultura ezagutzeko puntu ezin hobea da, baita Donostiako altxor eta gainerako euskal lurraldea ezagutzekoa ere.
Zaharberritutako 3 solairu dituen baserria, banakako logelak, logela bikoitzak eta goi mailako logela bikoitzak dituena, non bisitaria oso berezi sentituko den. Bertako eta denboaldiko produktuetan oinarritutako gosariei esker eguna indartsu eta umore onean hasiko duzu; gainera oso goxoak direla ziurtatzen dizuegu!!
Sagarlore ez da hotel soil bat, atseden eta lasaitasun txokoa da. Pasatzen utzi ezin den esperientzia bat.