Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi Kantuz: musika eta dantza Petritegin

2015.12.28 / Azken berriak , esperientziak



Abenduaren 19an
, lehenengoz egin genuen Petritegi Kantuz ekitaldia gure sagardotegian. Angel Mariezkurrena sustatzaileak antolaturik, euskal musikari eta folkloreari emandako eguna izan zen.

Afaltzeko, ohiko sagardotegiko menua izan zen (legatz buztana parrilan erreta eta guzti) eta arretaren erdigunea gure upategiek hartu zuten txotxeko sagardoarekin.

Ehun lagun baino gehiago bildu ginen afarian, eta euskal kantuak abesten gozatu ginen gau hartan. Bankako Menditarrak koroak ezusteko bisita egin zigun, eta elkarrekin aritu ginen kantari; bakarrean ere eman zuten kanturen edo beste. Honelako kantuak egin genituen: Agur Xiberua, Aita semeak, Antoni ta Anton, Erribera eta Maitiak galdegin zautan.

Mikel Legorburu txistulariak zenbait musika nota jo zituen eta denok amaitu genuen mahai artean dantzan. Aitor Mendiluze bertsolaria ere aritu zen gurekin kantari, eta eman zituen zenbait bertso upel artean; gainera, jende arteko zenbait bertsolari ere hasi ziren bat-batean haren ondoan.

Unerik hunkigarriena Niko delako baten ipini zuen, Angel Mariezkurrenari kantu bat egin zion

Eguna uste baino gehiago luzatu zen, gastronomiaren, musikaren eta, jakina, Petritegiko sagardoaren gozamenarekin.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?