Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Zer da Sagardo Eguna?

2016.06.13 / Azken berriak

Sagardo Eguna zera da, sagardoa ardatz duen eguna, eta, beraz, sagardoak hartzen du egun horretan garrantzi osoa. Horregatik, Petritegik maiz parte hartzen du, udalerrietako edo hirietako plazetan, horrelako herri ospakizunak izaten direnean.

Sagardo Eguneko jarduera nagusia bertaratutako ekoizleen sagardoa dastatzea da, baina sagardoarekin batean izaten dira beste zenbait produktu ere: txorizoa, gazta, piperrak, sardinak... Ospakizuna non den eta zein sasoitan den, jateko gauza bat edo bestea egongo da.

Horretaz gain, askotan lehiaketa bat izaten da Sagardo Egunean; beraz, ekoizleek eramandako sagardoa ebaluatu egiten du epaile talde batek, eta, gero, puntuaketak eman eta sariak banatzen ditu.

Edonola ere, Sagardo Eguna festa bat da ezer izatekotan; horregatik, musika ere izaten da beti edo gehienean. Txalapartariek, dantzariek eta bertsolariek ere eguna girotzen dute. Izan ere, Sagardo Egun askotan, gerta daiteke tokiko festak izatea; horrenbestez, jai giroa kontu ziurra izaten da.

Hauek dira udako Sagardo Egunetako batzuk:

Ekaina:

  • Tolosa.
  • Mutiloa.

Uztaila:

  • Aizarnazabal.
  • Villabona.
  • Azpeitia.
  • Loiola.
  • Astigarraga.

Abuztua:

  • Ergobia.
  • Elgoibar.

Iraila:

  • Donostia.
  • Ordizia.
  • Oñati.
  • Euskal Herriko sagardo lehiaketa: finala Andoainen.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?