Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Sagardotegia nahi duzun tokira eramango dizugu

2016.08.01 / Azken berriak

Petritegin, oso gustuko dugu zuek etortzea eta txotx-kultura erakustea sagardotegiko menuen eta sagardoaren inguruan egiten ditugun jarduera guztien bidez. Horrez gain, sagardotegia nahi duzun tokira eraman dezakegu, txotxaren erritua bidelagun izan dezazun antolatzen dituzun ekitaldi guztietan.

Petritegin, kupelak edo txotx mugikorrak alokatzeko aukera ematen dugu, edozein gune sagardotegi tradizionala bihurtu ahal izatekoHainbat enpresak zerbitzu hori eskatu digute askotan, ekitaldi ugaritarako: afariak, aurkezpenak, biltzarrak, etab.

Txotx mugikorrak ere eskatu izan dizkigute, besteak baino ospakizun hutsalagoetarako: urtebetetze-festak, ezkontzak, inaugurazioak, bataioak, jaunartzeak, etab. Bururatzen zaizun edozein ekitaldik ukitu desberdina izan dezake kupela bat badago, lagunekin eta senideekin giro atseginean txotx egiteko aukera ematen du eta.

Era berean, Petritegin txotx egiteko instalazioak prestatzen ditugu jatetxeetan eta tabernetan. Zerbitzu hori Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan ematen dugu, baita beste probintzia hauetan ere: Madril, Tarragona, Alacant, Valentzia eta Sevilla. Bertan, Petritegiko kupelak daude ostalaritza-negozio askotan. Horrek argi erakusten du txotx-kulturak interesa pizten duela!

Hortaz, badakizu: Petritegira etorri ezin bazara, Petritegi zu zauden tokira joango da, txotxeko sagardoaz goza dezazun.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?