2016.11.16 / Azken berriak
Aste honetan, Donostian, munduko gazta lehiaketarik inportanteena izango da, International Cheese Festival, eta gu bertan izango gara. Petritegi sagardotegiak ezin zuen hutsik egin gazta ardatz duen ekitaldi batean, sagardoari ondoena doakion produktuetako bat.
Sagardoa, gazitasuna dela eta, oso ondo elkartzen da ia edozein gaztarekin; izan ere, produktu koipetsua izanik, ahoa freskatzen laguntzen du. Horrela gogorarazi digu Elkano1 gazta dendako Ramon Lizeagak; izan ere, ardoa ez bezala, sagardoa edari freskoa eta astrigente ukitukoa da, eta oso ongi garbitzen ditu ahosabaia eta mingaina. Horri esker, askoz hobeto sumatzen dira gaztaren ñabardurak.
Zalantza sortzen da nolako gazta sorta zabala dagoen ikusita: ez dute ezertxo ere ikustekorik gazta berriek eta zaharrek. Orduan, gazta guztiak al dira egokiak sagardoarekin hartzeko? Egia esan, bai, baina jakin behar da gazta mota eta sagardo mota aukeratzen. "Kontua da biak orekatzea", esan du Lizeagak.
Azidotasun nabarmena duen sagardoa hobeto joango da gazta gozoekin eta onduekin. Adibidez, Alpeetan hain ohikoak diren behiaren ontze luzeak edo gazta urdinak. Alabaina, sagardoa gozo antzekoa baldin bada, hobeto etorriko zaizkio gazta azidoak, hala nola ahuntzarenak, bigunak, gaztanbera eta gazta zuriak.
Petritegin oso gogokoa dugu Idiazabal Gazta, ezin hobea gure sagardoarekin laguntzeko. Baina kontua da gure lurrean Idiazabal ez ezik beste gazta mota asko ditugula: Alegiko Aldaba Zahar ahuntz gaztak, Sendadianoko Tintxoren ardiarenak edo Beltza ardi biribilkia. Bai goxoa horiek txotx eginez jatea! Ezkonduko ditugu? Zure ahosabaiak estimatuko du!