Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Gatibu, Musik&Txotx 2017ko protagonista

2016.11.17 / Azken berriak

2017ko urtarrilaren 5ean, Errege bezperan, beste behin elkartuko dira musika eta sagardoa Musik&Txotxen, Petritegi sagardotegian izaten den urteroko jaialdian, zeina euskal kulturaren agendan ohikoa bihurtu baita urteen poderioan.

Oraingo aldian, Euskal Herriko rock & roll talderik ezagunenetako bat izango da, GATIBU. Talde horrek txanda emango die Columpio Asesino, Capsula, John Berkhout, Bigott, Kokoshca, Arizona Baby eta Los Bracco taldeei, aurreko urteetako parte hartzaileak Musik & Txotxen.

Gernikarrek disko berriarekin hasiko dute urte berria. "Aske maitte aske bizi" du izena, eta beren ibilbide luzeko zazpigarrena izango da. Abenduan aterako dute, Durangoko Azokan. Hala, Musik&Txotxen disko horretako kantuak joko dituzte, beren kantu ezagunekin batean.

Aurreko urteetan nolako arrakasta izan den ikusita, Petritegin berriz egin dugu bat Ginmusikarekin eta Euskolabelekin, zaporez eta musikaz betetako gau bat eskaintzeko; izan ere, kontzertuari laguntzeko, "pintxo afaria" izango da, Euskolabelen produktuekin eta Petritegiren txotxeko sagardoarekin.

20:00etan, Donostiako Artzain Onetik autobusak aterako dira jendea gure Astigarragako eraikinetara ekartzeko, eta hor hasiko da festa.

Sarrerak dagoeneko salgai daude gure webgunean eta www.ticketea.com-en.

Bi aukera dituzu:

30 euroko sarrera:
Kontzertua ez ezik Euskolabelen "pintxo afaria" dakar, txotx eta guzti. Sarrerak bukatu dira.

35 euroko sarrera:
Kontzertua eta afaria ez ezik, autobus zerbitzua ere sartzen da. Sarrerak bukatu dira.

Ez gelditu sarrerarik gabe, eta zatoz Musik&Txotxera!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?