Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

III. Sagardo Apuruak antzinako tolare-baserri bat berreraiki du

2016.11.30 / Azken berriak , kolaborazioak , esperientziak

Hirugarren urtez, Donostiako Bulebarra aldatu egingo da, eta antzinako sagardotegi-baserri bihurtuko, Sagardo Apuruaren ekitaldiaren barnean. Ekitaldi hori ohikoa bilakatzen ari da, eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak hor dihardu sagardoaren kultura azaltzen eta gozarazten tolare-baserri berreraikira etortzen diren guztiei. Horretarako, jarduera programa zabal bat izango dugu, eta bertan egongo da Petritegi, hutsik egin gabe.

Sagardo Apurua abenduaren 4an hasiko da, igandearekin, sagardoa Urumeako ibaian barrena iritsi eta bat. Petritegiren taldea arduratuko da hura garraiatzeaz Urumean behera, Lizeaga sagardotegiko lagunekin batera. Bete-beteko ikuskizuna, Frantziako Etorbidean antzeztuko dute, Santa Katalina eta Maria Kristina zubien artean.

Sagardo berria deskargatu eta orduantxe bakarrik emango dugu hasitzat Sagardo Apurua. Bost egunez luzatuko da. Hain zuzen, Sagardo Apurua antzinako kontzeptu bat da, jendea sagardo berria sagardotegietan bertan dastatzera gonbidatzeko erabiltzen zena sasoia hasi baino lehen.

Aurten, zuzenean ikusi ahalko duzu sukaldean nola prestatzen duten; gainera, janaria probatzera emango dute, eta sagardoa dastatzen eta zerbitzatzen erakutsiko. Antzinako tolare-baserrira etortzen bazara, Bulebarreko kioskora, aukera ona izango duzu sagardo motak probatzeko; besteren artean, gurea, Petritegirena. Era berean, programatuta dauden jarduera guztietan parte hartu ahalko duzu. Bertsolariak eta dultzaineroak ariko dira; herri kirol erakustaldiak izango dira, haurrentzako tailerrak eta zenbait txapelketa  (hala nola koktelena eta pintxoena).

Apuntatu agendan, zeren eta eguna jarria baituzu Donostiako Bulebarrera agertzeko, abenduaren 4an, 5ean, 6an, 7an eta 8an. Kontsultatu hemen programa osoa. 

 

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?