2017.03.22 /
Txotx denboraldi bete betean aurkitzen gara Astigarragan. Sagardozaleak orain etortzen dira sagardotgietara Euskal Herriko txoko guztietatik. Oraindik ere sagardotegiko ohiko menua eta Txotxetik edandako sagardoaren arteko lotura da euskal herritarrek gogokoen dituzten plan-etariko bat.
Baina Martxoa guretzat lan garaia ere bada sagasti aldeetan. Petritegin ez dugu sagardogintzarako hain garrantzitsua den sagastien zaintza lana albo batera uzten. Garai honetan bi ekintza dira batik bat sagastietan burutzen direnak: sagarrodoen forma eratzeko neguko kimaketak alde batetik eta egoera onean ez dauden sagarrondoak berri eta sano daudenengatik aldatzea bestetik.
Gure familiak 100 urte inguru daramatza Astigarragan sagardotarako sagastien lanketan, gure birraitona Agapito Goikoetxea Petritegi baserrira etorri zenetik hain zuzen ere. Sagastietan burututako lanei esker etorriko da sagar uzta on baten arrakasta ein handi batean, eta ondorioz kalitatezko sagardoarena ere. Egun, Astigarraga, Hernani eta Donostian kokaturik dauden 6 Ha. Sagastirekin kontatzen du Petritegik zeinetan sagardogintzarako egokienak diren sagar barietateetariko batzu lantzen ditugun.