2017.05.19 / Azken berriak
Negua atzean utzi badugu ere Astigarragan oraindik ere txotx garaia bizi dugu. Udaberriaz gozatzen ari garen honetan Petritegitik berrikuntza bat aurkeztu nahi dizuegu: “Petritegi sagardo naturala” ren etiketaren diseinu berria.
Etiketa berriak diseinun garbi eta freskoa du, txuri eta beltzaren konbinaketak eskeintzen dioten ukitu dotoreekin eta baita naturari eta sagastiko lanari eskeinitako keinuarekin. Bai, ongi ikusi duzue, etiketaren goikaldean txoritxo bat dago, txepetxa da (Troglodytes troglodytes).
Zergatik lotu dugun txori hau gure markarekin? Ba txepetxa gure sagastietan sarri aurkitzen dugun txori txikia delako. Sagastientzako kaltegarri diren zomorroez elikatzen da eta maitatua da sagastiko lanean ari garenean bere kantu alaiarengatik, hemen entzun dezakezu http://bit.ly/2ohqeCq
Botila bat dotoreziaz janzteko diseinu berri bat, Petritegi sagardo naturalaren izaera eta zapore guztiak biltzen dituena.
Jeitsi hemen “Aitona eta Txepetxa” ipuina.