Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Jatorri Deitura berria iritxi da

2017.06.12 / Azken berriak

Jatorri Deitura berria iritxi da

Aste honetan aurkeztu da  Jatorri Deitura duen Euskal sagardo berria.  Albaola Itsas faktorian (Pasaian)  ospatu zen  aurkezpen ekitaldian izan zen Ainara Otaño  Astigarragako Petritegi Sagardotegiko ordezkari gisa. Euskal Sagardoa  Jatorri Deiturapean dauden sagardoek bi ezaugarri nagusi dituzte,  kalitate ziurtagiria (izan dituen  analisi eta zentzumen kontrolak gainditu ondoren) eta ekoizpenean erabili diren sagarrak,  sagardo hau  %100 an  Euskal Herrian landutako sagarrekin ekoiztu beharra dago.

Petritegin hasiak gara  Jatorri Deitura duen  gure Petritegi Euskal sagardoa ekoizten, Jatorri Deitura zigiluaren ezaugarri diren txapela eta  lepoko sagar gorriaz bereizten dena.  Kolore  eta usain atseginak eta ahoan oreka ona aurkezten duen sagardoa Petritegiko izaera eta zaporea biltzen dituena.  Guztia gure bertako sagar onenekin gure baserria ekoiztua.

Jatorri Deitura berria iritxi da

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?