Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi Astigarragako jaietan

2017.07.24 / Azken berriak

¡Santiago jaietan murguilduta gaude!

Bost egun dantzatu eta kantatzeko, ekintza desberdinetan parte hartzeko, gastronomiaren onenaz gozatzeko gure sagardotegiko menua eta txotxa dastatuz, eta nola ez, oso ezaguna den Santa Ana sagardo egunean parte hartzeko.

Urtero bezela, uztailaren 26an, Astigarragak bere edari famatuarekin duen harremana ospatzen du, Euskal herriko sagardo egun zaharrena kontsideratzen den egunean (lehenengo edizioa 1976. urtean izan zen). Geroztik, bertako biztanleak eta bisitariak Astigarraga inguruko sagardotegietan ekoiztutako sagardoa dastatzen dute eta, Petritegi, bertan egongo da noski: Otaño-Goikoetxea familiaren eskutik, gure baserrian ekoiztutako sagardo onenak dastatu ahal izango dituzue.

Petritegitik, gure jaietan parte hartzea gonbidatzen zaituztegu, eta nola ez, giro jatorrean gure sagardoaz gozatzera!

Ehun eta ehun, berrehun; aupa Astigarraga!!!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?