Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Iraila eta sagardoa

2017.08.28 /

Iraila, hilabete oso aproposa da sagardoaz edo euskal sagardo naturalaz gozatzeko. Eguraldi onak planak egitera animatzen gaitu, bai familiarekin, bikotekidearekin edota talde batekin eta ez dago aitzakia hobeagorik gure sagardoarekin freskatzeko.

Aukera desberdinak proposatzen dizkizuegu: gure sagardotegiko benetako menuaz gozatu, kupeltegiko sagardoa dastatzen duzuen bitartean.

Gipuzkoan zehar ospatzen diren sagardo egun desberdinetan, gure sagardoa edateko aukera ere izango duzue: bereziki gomendagarria Donostiako Sagardo Eguna irailaren 2an eta Ordizian  irailaren 9an. Aipamen berezia  merezi dute Astigarragako Kixkia taldeak antolatutako sagardo lehiaketak eta Euskal Herriko sagardo txapelketa herrikoiak, azken honen finala irailaren 30ean Azpeitian ospatuko delarik. 

Gastronomiaz gozatzeko intentzioarekin Donostira edo lurraldeko beste herria batera bisitan baldin bazoazte, gure Petritegi sagardo naturala eskatzeko aukera izango duzue indarrak berritzeko.

Bertako elikadurarekin arduratsuenak direnentzako, slow food, kilometro 0 filosofia eta toki bakoitzeko benetako zaporeak, gure jatorri deitura duen euskal sagardoa probatzera animatzen zaituztegu, 100% bertako sagar mota desberdinekin egindakoa.

Iraila, hilabete paregabea Gipuzkoak duen altsorrik garrantzitsuenetarikoaz gozatzeko: gure sagardoa.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?