Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegiko sagardoa Lisboan

2018.02.05 / Azken berriak

Astigarragan sagardo denboraldiaz gozatzen ari garen honetan,  Petritegik Portugalen lur hartu berri du:  Gure sagardoa,  Lisboako  El Corte Inglés merkatalguneko zazpigarren solairuko Gourmet Experience espazioan kokatuta dagoen Imanol jatetxeko protagonista handia da.  Espazio honetan ez duzue ohiko sagardotegi menu tradizionala topatuko,  baina  bai  Petritegi sagardoarekin bikain uztartzen diren euskal  sukaldaritzako  plater eta pintxo aukera zabala.  Imanol espazio berri honetan kupeletik txotx egiteko aukeraz gain,  Petritegi produktu ezberdinen botilak eskatzeko aukera ere izango da:  Petritegi Naturala, Petritegi Euskal Sagardoa,  eta Petritegi parduna.

Horregatik   asteburu gastronomiko bat edota Aste  Santurako  Portugalera bidaia  prestatzen ari bazara, zure planean ezin da  Gourmet Experience falta. Muito obrigado Lisboa!!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?