Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi sagardotegia martxoan

2018.03.05 / Azken berriak

Txotx garai puri purian gaude eta garai honetan egin dezakegun planik onenetariko bat sagardotegira joatea da. Gipuzkoan, Astigarraga da sagardo zale eta gastronomi zaleen jomuga garrantzitsuenetarikoa. Gure herrian dauden ia hogei sagardotegien artean Petritegi erreferente bat da bere aintzinakotasun eta Otaño-Goikoetxea familiaren esperientzi, adeitasun eta lan onagatik.

Lagunartean, bikotean , familiartean edota empresarekin, sagardotegia leku ezin hobea da modu informal batean gau on batez gozatzeko, kupeltegiko kupeletatik sagardorik onenek lagunduko duten sagardotegiko ohiko menua dastatuz. Astean zehar giro lasaiago batez gozatzeko aukera dago; asteburutan berriz jende gehien urbiltzen den unea da, horregatik, aurretiaz zuen mahaiaren erreserba egitea eskatzen dizuegu.

Martxoa sagardotegira hurbiltzeko momenturik egokiena izateaz gain, Aste Santurako plan eta bidaiak antolatzeko momentua ere bada. Donostialdeko kultura eta gastronomia ezagutu nahi dutenentzat, Petritegi esperientzia ezberdinak eskeintzen ditu bertako sagarraren, sagardogintzaren eta sagardoaren historia eta kulturaren inguruan. Bisita atseginak zure behar izanetara egokituak, gure gidari atseginen eskutik, non gure betiko edariaren ekoizpenaren sekretuak ezagutu ahal izango dituzun.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?